kubo
1 iz. mat. Sei lauki berdinez osaturiko poliedroa. Kubo baten aurpegi, alde eta angelu guztiak berdinak dira. Kuboaren erpinak. Kubo formako gauzakia.
2 iz. mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki horren biderketa hirukoitzaren emaitza. 2ren kuboa 8 da, eta 3rena, 27.
3 adj. mat. (Bolumen unitateetan, metro, zentimetro eta kideko hitzen eskuinean, alde bakoitza metro (zentimetro...) batekoa duen kubo baten bolumena adierazteko). Zortzi metro kubo ur eduki ditzakeen ontzia.
4 iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, kubo formakoa. Ik. harri kubo. Hogeita bi jasoaldi egin zituen kuboarekin eta gero koadroarekin jardun zuen.