Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kota 3 sarreratan aurkitu da.

kota1

1 iz. Erdi Aroan, gorputza estaltzen zuen babes arma, larruzkoa eta burdinazko piezez indartua, edo burdin harizko ehunez egina.

2 iz. Ipar. Gona. Ik. zaia.

kota2

iz. Oilategi eta kidekoetan, lurretik altxaturik, hegaztiek lo egiteko prestatzen diren makila horizontalen multzoa. Oiloak banaka badatoz kotara.

kota3

1 iz. Topografia-plano edo mapa batean puntu baten garaiera adierazten duen zenbakia.

2 iz. Marrazketa teknikoan, elementu baten neurriak edo posizioa adierazten dituen zenbakia, lerroa edo sinboloa. Plano guztietan agertzen diren kotak milimetrotan jarrita daude.

kotak ezarri Topografia-plano edo mapa batean puntu baten garaiera adierazten duten zenbakiak ezarri.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper