Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kontziente bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kontziente
1 adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten dena. Ez zen erabaki oso kontzientea izan.
2 iz. psikol. Ezagutzaz egiten diren fenomeno psikikoen multzoa. Ik. inkontziente. Literaturak inkontzientean ditugun irudiak kontzientera ateratzeko balio du.

Aztergaia: kontziente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(in)kontz- 64, (in)konsz- 22, inkonz- 2, inkosz- 1; deskontziente 1, X. Kintana ("Hau da, egiteen lotura erreala, oraino ezkutua zena —oraindik deskontziente edo kontzientziara pittinka pittinka datorkeen—, aurreikuste misterioso eta berri batez aldatzen zen"); inkontziente 28: Txill 7 (adib.: "Inkontzientea hizkuntza delako —dio Lacan-ek— eta hain zuzen hizkuntza delako, hizketa hutsaren bidez senda dezake psikanalisiak", "Inkontzientea 'bestea'ren hizkuntza da", "gauza zihurra dela inkontzienteari dagokion jakintza-bidea Hizkuntzalaritza dela"), Zabal 1973 3 (adib.: "Zeren nola bata hala bestea, defenditzen dutenei Inkontzientean argi bila entseiatzen komuna bait zaie", "Hitz batez, edozeinentzat ere Inkontzientea, ikerketa kanpo bait da"), UZEI 2 (adib.: "kontzientzian gertatzen denaren faktore determinatzaileak, kontzientziatik at, inkontziente mailan alegia, bilatu behar ditugu"), Mintzamena 2 (adib.: "Mintzo kontzientea diskurtso inkontzientetik bereizten bada, kontzientzian gorago esandako bereizketa aurrez aurretik ematen delako da, inkontzientean hitz-errepresentazioak eta gauza-errepresentapenak ez baitira bereizten"), N. Balluerka 3 (adib.: "Ikasketa psikologikoan, alderdi intrapsikikoak inkontzienteak dira esentzialki"), Karne & Klorofila ("kontzientziaren desarrazoiak sortzen dituen inkontziente naturalaren fantasmak"), Egunk 1992 ("Etsaiaren irudia eraikitzeak gorrotoz, boterearekiko menpekotasunez eta militarismoz betetako inkontziente bat sortzen du"), AmetsenInterp 5 (adib.: "Gure kontzientearekin konparatzen badugu, inkontzientea, unibertsoa bezalaxe, infinitua da"), U. Larramendi ("Bai Daniel-en ikasleak eta bai Dora-k belarriz jasotakoari arreta inkontzientea ematen zioten"), A. Gabikagogeaskoa 2 (adib.: "Indar inkontzientearen kontzeptua erabiltzen duen teoria psikologikoa soilki, sartu ahal izango da gizabanakoa edo kultura analizatzean aurkitzen ditugun arrazionalizazio ilunetan barrena"), P. Iztueta ("Bada sekula ahitzen ez den hezkuntza inkontziente bat"); inkontzienteki 1, I. Iñurrieta ("aurrera begiratu irmoki eta abiadari eusten saiatzen da, abiada geldo honi, inkontzienteki azkartu baitzaio une batez"); kontziente 28: N. Balluerka ("Nortasunaren piramidea / Niaren Ideala / Super-nia / Alter nia / Kontzientea Nia / prekontzientea / inkontzientea"), Zabal 1973-76 2 ("Gauza bat da politika kontzientea", "demokrazi arazoaz kontziente da"), Azurm ("egia da gizonaren ekintzak, kontzientea den aldetik, beste abereena ez bezala, egitamu teleologiko hori agiri duela"), Medikuntza ("Elikapena borodatezko eta ekintza kontziente den bitartean, borondategabekoa da aldiz nutrizioa"), SGram Heriotza ("Handik aurrera idazten zuenaz ez zen kontziente"), UZEI 2 (adib.: "Hor duzu, gainera, hiri handietako bakardade eta intimitaterik eza, izadiarekiko harreman zuzenen galera, gizarte-komunikabideen etengabeko erasoa, kontzientearen eta inkontzientearen mailan"), Mintzamena ("Mintzo kontzientea"), X. Amuriza ("lo sakonetik itzultzean bezalako lehen lanbrotasun kontzientea nabaritu nuen"), X. Mendiguren E. ("Guk ere maite dugu Txapela baina kontziente izan behar dugu badela besterik ere munduan barrena"), X. Mendiguren B. ("Abraham Cowleyren ideiak aski eragingarriak izan ziren itzulpenean askatasun kontzientezko bidetik jo nahi zutenentzat"), Osabide Hezkuntza 1989 ("utzi egiten zaizkigun eraikuntzen erabilera zehatzaren garrantziaz kontziente eta errespontsable bihurtzea bideratu du"), J.A. G. de Cortazar ("seinale bat da, hala barrukoek nola kanpokoek, asturiarrek kasu honetan, lurraren eta bertan bizi direnen arteko identitateaz kontziente izaten hasiak direnaren seinalea"), EHAA 1992 3 (adib.: "Egitura musikalen maila desberdinak ulertzeko hastapenak, hauen bidez interpretazio kontzientera iristeko"), AmetsenInterp 5 (adib.: "Gidari gisa, argi-izpia kontzientetik inkontzientearen erreinuraino doa"), A. Gabikagogeaskoa 3 (adib.: "Askotan harriak kontatze, solitarioak egite edo dirua jokatze eta abarren, eta estura eta ezbaiaren arteko lotura ez da kontzientea"), P. Aristi ("Beti izan naiz kontziente nere maila intelektualaz"), L. Oihartzabal ("geure buruaz ez dakigun hori, geure inkontzientea, kontzientetzat daukagun horretaz harantzagoko hori hobeki ezagutzeko"), P. Apalategi ("ordurarte inkontzientean geratutako zenbait gatazka eta jarkikortasun kontzientera eramatea da asmoa"); kontzienteki 6: UZEI ("askotan, giza asmo haiek oso urrun zeuden kontzienteki jarraitzen ziren helburuetatik"), I. Uria ("Nukleoa osatzen dute hizkuntza kontzienteki erabiltzen dutenek"), Elhuyar ("Galdera hau oso zaharra da eta gehienetan aulkia, orria edo jokoa kontzienteki edo intuitiboki zer den jakin behar dugula esanez erantzun ohi da"), G. Piedra ("kontzienteki bozkatuz"), Azurm ("Donibane Lohitzuneko taldea propio eta kontzienteki euskaltzale"), P. Iztueta ("eragin hori ez da sentitzen gurasoek edo irakasleek kontzienteki, eta zentzu hertsian gogoemandako irakaskintzaren bidez"); inkonziente 2: Hemen 1986 ("inkonzientearen adierazgarria"), M. Haranburu ("amenorrea, berriz, interpreta daiteke haurdun egoteko desira inkonzientearen betetze bezala"); konsziente 9: J.A. Irigarai ("badirudi arras konsziente zirela bi nafar hauek"), Nazio arazoa 3 (adib.: "postura konszienteak"), L. Oñederra ("Uslar Pietriren asmo konsziente batek eman zion hune konkreto hartatik kanpo duen balioa"), Punto y Hora 1982 ("Jainkoak nahi dezala -PNV- noizbait konturatuko dedila guri -OTAN- atzetik sartu baziguten, heurei popatik sartu zietela konsziente eta boluntarioki!"), A. Pagola ("Horretaz konsziente dira gurasoak eta horretaz baliatzen dira"), KultUrtekaria 1989 ("konsziente izanda ondoko balorazio eta ikuspegiak guztiz pertsonalak direla"), EHAA 1992 ("Egitura musikalen maila desberdinak ulertzeko hastapena, honela interpretazio konszientera iristeko"); konszienteki 3: X. Iturpe ("konszienteki ekoizpen kapitalista koskortzen eta zabaltzen du"), I. Zabaleta ("apropos eta konszienteki manipulatuta dagoela helburu politiko eta partidistak lortzeko"), L. Erriondo ("Itzultzailearen gaitasunaz inplizitoki jabetu daiteke edota konszienteki ikasi"); inkonsziente 9, Nazio arazoa ("Nazionalismo mota guztiak arbuiatuaz gero, honek klase burruka 'garbi' batetara eramango ligukete, ez genukelako kontutan hartuko esplotatuok bi Nazio-Estaduek zapaldurik gaudela, eta honela nazionalidade zapaltze hontan kapitalaren kolaboradore inkonsziente —edo konsziente— izango ginakeen"), Mintzamena 5 (adib.: "Lacan-ek hitzaren bidez inkonszientea azter, ezagut, eta zuzen daitekeela dio", "hitza soila inkonszientearen egituraz jabetzen lagunduko gaituen bakarra"), P. Sastre ("esperantzaren buruan hitz berri batzu hasi nintzen esaten, inkonsziente lehenik, asumiturik ondoan"), J.M. Zalakain ("Ez al da hau, agian, goian aipatutako desoreka hori ez aipatzeko maniobra inkonszientea?"), Rol sexualak ("Generoaren identitateak sinboloa identifikatu ohi du maila inkonsziente batetan, hau da, identifikazioa oharkabean gertatzen den prozesua da"); inkoszienteki 1, J. Landa ("UZEIk, eta beharbada inkoszienteki, orain arte eraman duen jokaera erabat dinamizatzailea izan da etorkizuneko Euskal Unibertsitatearen eraikuntzari begira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kontziente : DFrec 5, AB38 1, HiztEn. LurE, Euskalterm 8; kontzienteki : DFrec 2, AB38 1; kontzientekia : Euskalterm 2; kontzientki : AB38 1; inkontziente : AB38 1, AB50 1, HiztEn (Biol.; Psikol.), LurE (Psikol.), Euskalterm 17 (arloak: Psikol. 11, Fil. 4, Erl. 1, Med. 1); inkontzienteki : AB38 1; inkontzientekia : Euskalterm 1 (Psikol.); inkonsziente : DFrec 1; inkonziente : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kontziente : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; kontzienteki : HiruMila; inkontziente : EuskHizt ([erd.] Psikol.), ElhHizt (Biol.; Psikol.), HiruMila, EskolaHE (Psikol.); inkontzienteki : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Kontzientzia, bai, baina kontziente behar dugu? 20 urte bete berri ditu, dirudienez. Zergatik ez ezar aldamenean "Hegoaldekoa" marka, edota esan "erabil jakitun"?" // BAgiria (1998-03-27): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] kontziente".

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "kontziente (eta inkontziente), kontzientzia".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nsz-/-ntz-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Psikol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Kontzientzia, bai, baina kontziente behar dugu? 20 urte bete berri ditu, dirudienez. Zergatik ez ezar aldamenean "Hegoaldekoa" marka, edota esan "erabil jakitun"?'

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'Bigarren itzulirako utzi dira [...] kontziente'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.