Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kontatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kontatu, konta, kontatzen
1 du ad. Gertatu den zerbait, edo norberak edo bestek asmatu duen zerbait, esan edo aditzera eman. Ipuin lohiak kontatzen. Konta ezazu Absalomen istorioa. Berri gutxi dut zuri kontatzeko. Haren ikasletako eta erbesteko urteak kontatzen dizkigu hizkuntza oparoan. Ehiztari guztien gisa ari da gezur kontatzen. Erraz da kontatzen nola antolatu dugun zerrenda hau. Hemingway-ren kontatzeko modu soila. Eleberri honen gaia hitz gutxitan konta daiteke. Ezin kontatuzko atsegina.
2 du ad. Multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Ik. zenbatu. Nik kontatuko ditut: bat, bi, hiru, lau, bost. Ingelesez kontatzen dute dirua. Ardiak kontatzen ez daki. Orduak kontatuz. Gure buruko ileak kontatuak daudela. Gaua izan balitz, usteko nuen izarrak kontatzen ari zinela. Hirunaka kontatu. Diru kontatzen.

Aztergaia: kontatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kontatu , aldaerak eta eratorriak (kontau, khontatu, khuntatu, kontatzaile...) dira nagusi 991 agerraldirekin. G (499) azaldu dira batez ere; B (144), IE-ZuAm (174) eta EBan (174); kondatu , aldaera eta eratorriek (khondatu, khondatzaile, kondatzaile...) 316 ager. dituzte, IE (eta Txill Let; Mde HaurB, Osk Kurl); kontadu formak hiru agerraldi ditu: B 2 (Mg CO, Astar II) eta G 1 (Cb EBO). -t- dunak erabili dituzten IE-ZuAm autoreak: Lç (64); Mat; EZ (2); Harb; Volt; Ax (25); Hm; SP Phil; Tt; ES; Mst; Mercy; LE; Dh (13); UskLib; Etch; Arch; ChantP; CatS; Jnn (9); Ip (10); Xikito; Mde Pr; Izeta DirG; Mattin; -d- dunak erabili dituztenak: E; EZ (52); Volt; SP (13); Tt; Gç (10); Ch (9); Lg I (13); Mih; CatLan; Monho; Dh; AstLas; MarIl; Jaur; Bordel; Arch Fab; Gy (19); Hb (17); Dv; Laph; Elsb (20); Jnn (6); HU; JE; Barb (10); Ox; Etcham; Zub; Zerb (30); Lf; Mde Pr (16); JEtchep (8); Larz (9); Ardoy (15); Xa (15); Mattin; Casve.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kontatu , aldaerak eta eratorriak (kontatzaile, kontau, khuntatu, küntatu) 646 aldiz azaldu dira (B 37; G 51; IE 11; EB 414; EgAs 134); k(h)ondatu 91 aldiz (IE 27 eta EB-EgAs 64); kontadu behin, B.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: k(h)ondatu 27; kontatu 108; AB38: k(h)ondau 13; kontatu 33; kontau 1; AB50: k(h)ondatu 17; kontatu 100; HiztEn: konda(tu): ik. kontatu; konta(tu); kontatzaile; LurE: kontatu, kontatzaile, kontalari, kontagailu, kontagai.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbatu, kontatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

kontatu, konta, kontatzen. du ad. / AS: ezin konta ahal(a).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

kontatu, konta, kontatzen.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezin konta ahal(a)

Lexemen erregulartasuna

-nd-/-nt-.

Esapideei dagokien sistematika

ezin x ahal(a).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.