Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kide sarrera bakarrean aurkitu da.

kide

1 iz. Norbaitentzat edo zerbaitentzat, sail, multzo edo elkarte bereko pertsona edo gauza. Ik. lagun. Gezurtiak gezurtiekin, alferrak alferrekin, hots, kideak kideekin. Gainekoak, kideak eta azpikoak. Ez zen sekula Darwinen eta kideen iritzien alde agertu. S eta z-ren kide gogorrak ts eta tz dira. Gaztelaniazko lunes eta martes-en euskal kideak. Borondatez eta gogoz kide direnak. Axularrek liburua bere elizgizon kideentzat egin zuen.

2 iz. Elkarte, bazkun, batzorde edo kidekoren bat osatzen duten pertsonetako bakoitza. Ik. bazkide; batzordekide. Administrazio kontseiluak hamazazpi kide ditu orain.

3 iz. (Ezezko esaldietan). Berdina, parekoa. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper