Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=karramarro sarrera bakarrean aurkitu da.

karramarro

1 iz. Gorputza luzanga edo biribil-antza duen hamar oineko krustazeoa (Astacus sp., Carnicus sp. eta Pachygrapsus sp.). Ik. amarra2; hamarratz. Harkaitzetan karramarroak harrapatzen. Karramarroaren ibilera. Gazteak errekara joan dira, karramarroak harrapatzera.

2 iz. Burdinazko tresna horzduna, ibai hondotik hondarra eta zaborrak ateratzeko erabiltzen dena.

3 iz. Burdinazko are mota handia, higi daitezkeen 7 edo 9 hortz kakotu dituena.

4 iz. (K larriz). Zodiakoko konstelazioa. Ik. cancer 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.

5 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako laugarrena, eguzkia Cancer konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 21etik uztailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. cancer 2.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper