Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kanabera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kanabera
1 iz. Landare lastodun aski garaia, eremu hezeetakoa, zurtoin barne-hutsa, zuzena eta leuna duena (Arundo donax). Ik. seska. Haritza eta kanabera. Haizeak darabilen kanabera bat bezala. || Gizona kanabera bat baizik ez da, izadiko izakietan ahulena, baina hala ere kanabera pentsalaria.
2 iz. Kanaberaren zurtoin edo lastoa, edo zurtoin honen zati bat. Kanabera bezain arina. Belaki bat kanabera bati muturrean erantsiz. Eta enekin mintzo zenak urrezko kanabera bat zuen. || Eskuetan ezarri zioten kanaberazko makila bat. Kanaberazko kaiola. Kanaberazko txilibitu gorri bat.
3 iz. Kanaberaren antzeko landareei ematen zaien izena. Azukrea da kanabera mota bati xehatu eta egosi ondoan kentzen zaion gozoa.
4 iz. Arrantza egiteko erabiltzen den tresna, izen bereko landarearen zurtoinez edo beste materialen batez egina dagoena. Kanabera eskuan, arrainek amua noiz irentsiko zain. Arrantzarako kanabera batez.

Aztergaia: kanabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-05-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHn HM eta EBn kainabera (+ kañabera) da nagusi, IEn kanabera; EEBSn kainabera da nagusi EBn.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

kainabera (+ kaiñabera, kañaberadun, kañaber...) 68 ager.: B 26 (Añ EL2, Añ GGero, fB Ic I, Ur Dial, Ag Kr; Altuna, Otx), G 38 (Cb Eg III, Mb IArg I, Mb IArg II, AA I; AA II, AA III, VMg, It Dial , Lard, SMitx Aranz, Inza Azalp, Ir YKBiz, Balad,JAIraz Bizia, Munita, Basarri,Vill Jaink; IbiñVirgil;Berron Kijotez), EB 4 (Osk Kurl); kañabel(a) G 3 ager.: (Ill Testim, Anab Poli); kanabera (+ khanabera eta konposatuak) IE-ZuAm 29 ager. (Lç, Ax, Gç, SP Imit, Bp II, Dh, Arch Fab, UskLiB, Dv Dial, Ip Dial, Jnn SBi); kanabela G 2 (Anab Poli).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kainabera (+ kañabera, kaiñabera, banbu kainabera...) 25 ager.: B 1, G 4, EB 20; kainaberadi EB 1; kanabera (+ kanaberadun, azukre-kanabera) 6 ager. EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kaina (ik. kainabera): HiztEn; kainabera : DFrec 4; AB38 11; Euskalterm 1; kainaberadun: AB38 2; kainaberaerdi: AB38 3; kanabera : AB38 20; AB50 3; Euskalterm 17; LurE; HiztEn; kanaberadi: LurE; HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Arundo donax.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-in-/-n-.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Arundo donax.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "ezagunago egiten zait beste forma bat (kainabera), baina ezin dut dokumentatu, ez arrazoitu. Azken urteotan gehiago zabaldu delako izango da, ziurrenetik" (1993-02)

 - [E302]: Hiru landare baditugu beren izena eskuratzeko lehian dabiltzanak: Phragmites australis, Arundo donax eta Tipha sp. Nire ustez, egokiena da Phragmites australis landareari seska edo kanabera txiki deitzea, Arundo donaxi kanabera eta Tipha generoari, berriz, lezka. Phragmites australis leku urtsuetan sortzen da (erretenak, zangak, putzuak, aintzirak…), eta Euskal Herriko berezko kanabera da, seskadi zabalak osatzen dituena (Pitillasera joatea nahikoa da hori ikusteko). Kanabera txikia deitzen genion Zarautzen, hiztegietan lezka gaitzizena jarri zioten arte. Kanabera mota honek beharko luke seska izena, gainerakoak kanpotik ekarritako landareak baitira, gure baratzetan erabiltzeko. Antzekotasunez, eta izaeraz, seska honen kidea da Ameriketako Panpetatik etorri berria zaigun Cortaderia selloana, eta, beraz, panpa-seska deitu beharko genioke (eta ez panpa-lezka). Gainerako kanaberak, landare aloktonoak dira, kanpotik ekarritakoak, nekazaritzan edo arrantzan erabiltzeko. Arundo donax, esaterako, baratzetik hurbil landatu ohi zen, eta neguan moztu babarrunak eta lekak udaberrian arbatzeko. Kanabera arruntak ziren Arundo horiek, Bambusa generoko kanaberetatik (kanabera frantsesa, banbu-kanabera…) ongi bereizten zirenak. Tipha generoko landareak, bestalde, uretakoak dira seska edo kanabera txikiak bezala. Udazkenean bildu, leku lehorrean ihartzen utzi, eta aulkien ipurdiak egiteko erabiltzen ziren. Makila luze eta zuzen-zuzena dute landare horiek, etxafero edo suzirien “ziria” egiteko ezin aproposagoa. Landare horiek (Tipha sp.) dira benetako lezkak. (2010-01-05)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.