Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza joan deneko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

joan deneko
adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan diren. Joan deneko bost urtean. Joan deneko hamar urte hauetan.
Loturak

Aztergaia: joan deneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN DENEKO "Yoandeneko 10 urte otan [...], en estos últimos diez años" Asp Leiz2. "Ointxe, joan daneko illebete bat ero" Elexp Berg. Juan daneko sei urtian. EusJok II 89. Goan deneko gau erditik asi. Legaz 44. Juan daneko bost urtian. Tx B I 141. Yoan daneko Otsalla gain-beera asia zalarik. Ldi IL 29. Juan daneko lau egunian / nagualako gaxorik. BEnb NereA 158. Juan daneko aspalditik. Lizaso in Uzt Noiz 97. Joan deneko bi urtean. Mattin 65. Korrikalari famatu bat daukat, joan daneko iru edo lau urtean neri zirikaka. Albeniz 126. v. tbn. Lasa Poem 96. MMant 36. Larre ArtzainE 119. Juan daneko: Auspoa 39, 39.

joan deneko 60: Deia 8 (“Immigrazio espainiarraren olatualdi ugari izan ditugu joan deneko mende eta erdian, sinbiosi ikusgarria lortu arte; gutxi idatzi da horri buruz halere“), Berria 18 (“Badaki, orobat, Flora izeneko emakume batekin dagoela ezkonduta, eta joan deneko zazpi urtean magialari profesional gisa lan egin duela, gehienbat umeen urtebetetze-jaietan ibiliz”), EiTB 3 (“UNESCO Etxea- Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko borondatea duen euskal GKE bat da, eta joan deneko 21 urteotan Bakearen Kulturaren eta Giza Garapen Iraunkorraren alde ari da lanean”), Jakin 3 (“Joan deneko hogeita hiru urtean erromesaldian ibili behar izan du medikurik mediku, Gurutzetan, Donostian eta Madrilen, gaitza, Cushing-en gaixotasuna antzeman ziotenetik”), Argia 25 (“Edo joan deneko berrogeita hamar urteotan amiantoak gaixotu eta hildakoen inguruko erreportajea egiteko? Ez, ez da errentagarri”), Erlea (“Joan deneko hogei urtean, literatur saiakera hau irakurri ondotik iraun duen duda zalantza da oraino…”), DiarioVasco (“Aurreko batean, joan deneko urte luzeetan Karibe aldean bizi den batekin egin nuen topo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan deneko 40: Herria 10 (“Ez du lehen aldia hitzemaiten diola eta beti errekan dago Haiti joan deneko 15 urte huntan”), Berria 8 (“Mindegia, joan deneko bi hilabeteotan Larretxearekin ari da prestatzen”), Juan Garzia 3 (“Joan deneko hogei urtean, genetika molekularraren eskutiko teknika berrien eskutik, baditugu azterbide erabat berriak”), Jon Muñoz 2 (“Egizu kontu aspaldiko bi bezero etorri zaizkidala, joan deneko bizpahiru urtean ikusi gabeak”), Pello Zabala 2 (“Too! Eta hau, urriko tenporen hau nondik atera da? Horixe galdetu zidan lagun batek joan deneko asteburu honetan”), Joxerra Garzia (“Joan deneko bi urte hauetan, Aitor izan dute entrenatzaile”), Iñaki Segurola (“Bizi erdia euskarazko testuei begira daraman honek deklaratzen du ezen joan deneko urte mordoan euskaraz irakurri duen esaldirik politena”), Koldo Izagirre 3 (“Bai, eskailera batera ematen duen kotxeen borta handi honetarik sartu nintzen atzo; joan deneko igandean, nobleen ikastetxeko lagun gazteekin promenatzen nintzela”), Bernardo Atxaga, Pako Aristi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa izan liteke

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joan sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.