Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jaun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jaun
1 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonen gainean eskua edo aginpidea zuen gizonezkoa; gizarte horretan goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Bizkaiko jaunak. Zalgizeko jauna. Dukerri bateko jauna. Jaun eta handikiak.
2 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Nire bihotzeko jauna. || Jaun egin zait amodioa.
3 iz. Zernahi gizon, bereziki gizarteko behe mailetakoa ez dena. Jaun aberats bat. Erromako jaun gazte bat. Egun batean pobre, beste batez jauna. Leon du jaun horrek izena. Jaun eta andre multzo bat zetorrela.
4 iz. (Bokatibo gisa). Bai, jauna. Egun on, jauna. Jokaldi bat bakarra egingo dut, jaunak.
5 iz. Gizonezkoekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Erretore jauna. Alkate jaunari. Gorostiaga euskaltzain jauna. Jaun apezpikua. Jaun kondeari goraintzi! Eusebio jauna. Zubizarreta jaunagandik. Mikel Segurola jaunari. Jaun Etxautz neure jabe noblea.
6 iz. Jainkoa. (J larriz). Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin. Hemen nauzu, Jauna. Goiko Jaun ona. Igandea, Jaunaren eguna. Hankak sano ditugu, Jaunari graziak!
7 iz. Ostia, eukaristiako ogia. Jauna eramaten zaie gaixoei. Jauna agerian dago alboko aldarean.
[Oharra: bosgarren adieran, erretore jauna bezalakoen lekuan, Iparraldean, jaun erretorea erabiltzen dute, izenaren ezkerrean, alegia. Jaun done izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.

Aztergaia: jaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Jauna hartu, jaun eta jabe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: Jauna eman, Jaunari eskerrak, jaun handi, jaun on ; eta adibide gisa: jaun-andreak eta, hala onartuko balitz, Jaun Done Petri.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jaun eta jabe, Jauna hartu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.