Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jarri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jarri, jar, jartzen
1 da/du ad. Norbait lehen ez zegoen toki edo egoera batean gertatu; norbait edo zerbait toki edo egoera berri batean gertarazi. Ik. ipini; paratu. Paretari begira jarri zituen. Gelaren bazter batean jarri zen. Zutik jarri zen. Ezpata hartu zuen eta jarri alde batera. Koroa arrebaren eskuetan jarri zuen. Haurtxoaren aurrean jarri zen belauniko. Jaso du burua eta lepoa luzatu, tenteago jarri delakoan. Katuari zintzarria nork jarri? Ez du gaizki hartu sorbalda gainean jarri dioten eskua. Zuri-zuri jarri zaio aurpegia. Lotsaturik jarri nauzu. Zer gerta begira jarriko da. Morrontzan jarri zen. Barren guztia kiskaltzen jarri dit. Euskal prosak dituen maisuen artean jarri du bere burua. Besteek baino gorago zeuzkala jarriak begiak. || Donostian jarri da bizitzen.
2 du ad. (Gauza abstraktuekin). Eragozpenak jarri. Adibide batzuk jarriko ditut. Dama batek jartzea horrenbeste lege. Izena jarri. Olerkiari musika jarri diona.
3 da/du ad. (Predikatu-osagarri bati dagokiola). Dirua korrituan jarri. Armetan jarria dauka konpainia. Egiak, latza eta garratza izanagatik, osasunbidean jar gaitzake. Euskara batasun bidean jartzeko. Zerbait zalantzan, kolokan jarri. Nork bere burua galbidean, hiltzeko arriskuan jarri. Haren barne izaera agerian jartzen duten gauzak. Kontra jarri zitzaiolako. Ondo pentsatzen jarriz gero. Ez zaitez haserre jarri. Zerk jarri hau, Martin, horren triste?
4 du ad. (Paperean) eman, idatzi. Paperean jarri. Gauzatxo bat egin da oker: Axularrek semék eta antzekoak jarri zituenean, semeek eta abar aldatzea. Ez zuen ikusten zer arraiotarako behar zuen Bizkaiko foruak euskaraz jarria egon. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean.
5 da ad. Eseri. Ik. jesarri. Jar zaitez aulki horretan. Haren eskuinean jarria dagoena. Eta jarririk dago Jainkoaren eskuinean.
6 da ad. (Egoera berrira) ohitu. Astoa makilara bezala jarri da zure ohituretara. Horrexegatik beragatik ongi jarria behar zuen egon Iruñeko hizkerara. Bestela ohitua eta jarria dagoena.
7 da ad. Eman, zaletu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Edarira jarriak dauden guztiak. Gaiztakeria guztietara jartzen dira. Jesu Kristoren Ebanjeliora jarri eta kristautzen ziren.

Aztergaia: jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jarri, jar, jartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jarri, jar, jartzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.