Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jan-zahar sarrera bakarrean aurkitu da.

jan1, jan, jaten

1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan (Ik. jatordu). Jan ondoko otoitza.

2 du ad. Irud. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du. Puska bat jan dio itsasoak. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz (Ik. hitza jan).

3 du ad. (Ondasunez mintzatuz). Bere ondasun guztiak jan ditu.

4 du ad. (Osasunaz mintzatuz). Bekatu horrek osasuna jan dielako.

5 du ad. (Jokoetan). Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat.

6 du ad. (Zikinaz eta kidekoez mintzatuz). Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Gure etxeak andre baten beharra du, bestela zikinak jango gaitu.

jan-arin(ean) adb. Gutxi janda. Gaur jan-arin samar pasatu dut eguna. Jan-arin joan behar du ohera. Jan-arinean probatu behar da sagardoa.

jan-berri adb. Duela gutxi janda. Jan-berri nago.

jan-urri 1 iz. Gutxi jatea. Eritasunek eta jan-urriak mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrengosen.

2 adj. Gutxi jaten duena. Uste baino jan-urriago duzu zeure aita priore hori.

jan-zahar adb. Aspaldian jan gabe. Ageri zen jan-zahar zela. Jan-zahar egoteak jakiak on egiten ditu.

jaten eman Bizk. eta Gip. Ik. jatera eman. Gose denari jaten ematea.

jatera eman Ipar. eta Naf. Ik. jaten eman. Gose izan naiz eta eman didazue jatera.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper