Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza izan bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

izan1, izan, izaten
da ad. Izatasunaren jabe gertatu. Ik. existitu. Izan edo ez izan. Eta Jainkoak esan zuen: "izan bedi argia". Ezin izan daitekeen gauza. || Izatekoa ez dela oraino, ez izana ere.
Ohiko lexiak
izan2, izan, izaten
1 da ad. Aditz kopulatiboa, ezaugarri iraunkor bat adierazteko erabiltzen dena. Gizona hilkorra da. Bi eta bi lau dira. Gaztea zen. Liburu hori oso ederra da. Esker onekoak izan zaitezte. Hori nirea da. Andoni irakaslea da. Zoriontsu izan zara? Egin nahi duzun lana egiteko trebea da gizon hori.
2 da ad. Gertatu. Lapurreta kalean izan zen. Zer izango da nitaz?
3 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Hil-berri hori mingarria izan da guretzat alde guztietarik. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino.
4 da ad. Halako egoeran edo tokian egon. Gure amona ongi da. Apaiza elizan da. Erroman izan nintzen iaz. Lehengo batean Arantzazun izana naiz.
5 da ad. Aipatzen dena badela adierazi. (Singularreko 3. pertsonan). Ik. egon1 11. Gauza onik nigan bada, jauna, zurea da. Infernuan ez da elurrik. Gose onarentzat ez da ogi beltzik. Alabatxoak pianoa jo zuen eta sekulako dantzak izan ziren.
6 da ad. Ezin izan. (Singularreko 3. pertsonan, ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ik. egon1 12. Neke gabe ez da bizitzerik. Ez zen gibelera itzultzerik. Ez zen, inolaz ere, ihesi joaterik.
7 da ad. (Beldurra, lotsa, hotza, beroa eta kideko sentipenekin). Bero denak itzala ez du gaizto. Edaten ematea egarri denari. Ez dugu zeren ahalke izan gure hizkuntzaz. Fraideak ez ziren gose, baina bai egarri.
8 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. elurra izan; euria izan. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Bero handia zen. Hego haizea da. Euria denean estali eta haize denean babestu. Zein ilun den kanpoan!
9 da ad. (3. pertsonan, orduez, garaiez edo kidekoez mintzatuz). Barau eguna da. Uda da. Eguerdia da. Ordu biak dira. Gaua zen. Goiz da oraindik.
10 (Partizipio burutuan). Ik. ohi2. Nire lagun eta adiskide izana. Ganboarren etxe izana dago mendiaren erpinean. Tolosako unibertsitateko irakasle izana. Seme bat Bilbon zinegotzi izana.
11 da/du ad. Igaro, pasatu. (3. pertsonan, denborazko testuinguruetan). Ik. dela; duela. Badira hogei urte hemen bizi naizela. Egun asko da elkar ikusi ez dugula. Hamasei bat urte dira liburua argitaratu nuela. Bi urte badu hemen dela. Sei hilabete zuen hor zela. Aspaldi du haren ezagutza dudala. Zenbat denbora du pena horietan zaudela?
12 (Aditz iragangaitzen laguntzaile gisa). Gaur etorri da. Neskame joan zen. Agertu izan balitz. || Aholkulari izendatua izan zen.
13 (Aditz iragankorren laguntzaile gisa, ekintzaren subjekturik ez dagoenean). Urre asko ekartzen zen Ameriketatik garai hartan. Erdal liburu gutxi saldu da aurten Durangoko Azokan.
14 zaio ad. Ipar. Iruditu. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Zer zaizue gure solasez? Zer zaizu?, emazte hori edo arras gutaz trufatzen da edo xoro eder bat da.
15 zaio ad. Axola izan. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Salomoni horiengatik ezer ez zitzaion, urruti zeudelako. Hiri zer zaik, esnezalearen iloba ezkontzen delako? Zer litzaizuke mundu osoa irabaztea, zure arima galtzen baduzu? || dio ad. (nork osagarririk gabe). Zuri zer dizu lagunen jardunagatik?, zuk egizu zeurea.
16 du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. Ik. eduki1. Etxe bat izan. Diru asko du. Osasuna duenak. Eguraldi ona izan dugu azken bolada honetan. || Hiru seme-alaba ditu.
17 du ad. (Adinaz mintzatuz). Urte eta erdi du. Hogei urte zituenean.
18 du ad. (Subjektua den pertsona indartzeko edo nabarmentzeko; genitiboa edo destinatiboa hartzen duten da motako zenbait esaldiren baliokide indartu bezala erabiltzen da). Eske zetorkidana adiskide dudalako. Sarasketa jauna aspaldiko ezaguna dut. Nor duzue David hura? Gaur Pazko dugu. Berandu dugu.
19 du ad. Norbaitek beregan izan. Begi politak ditu. Ile horailak zituen. Zintzo itxura zuelako.
20 du ad. (Gauzez mintzatuz). Zuhaitzek hostoak dituztenean. Berrehun mila biztanle dituen hiria. Estalki biribila duen ontzia. Pentsabide horrek etorki jakina du.
21 du ad. Norbaitek beregan sentitu. Buruko mina izan. Sukarra du. Ez du ezertarako gogorik.
22 du ad. (Aditz iragankorren laguntzaile gisa). Bi ogi ekarri zituen. Ibaiak eraman zuen. Behar bezala azaldu izan balu. Behin eta berriro irakurria dut.
23 du ad. (nor osagarria singularreko 3. pertsonan, batez ere ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ez dut hara joaterik izan. Ez zuen atzera egiterik.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira. Argalak kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira. Itsu baino hobe da oker izatea. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Putza izan ez eta uzkerra izan nahi.
izan3
iz. Izatea. (Batez ere izen-ekin hitz jokoa eginez erabiltzen da). Izena eta izana. Ea giristinoak, giristino izenarekin izana duzuenak, hurbil zakizkidate. Izenak utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea. Denbora behar du lilurak bere izana erakusteko.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.