Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza iturri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

iturri
1 iz. Lurrazpitik azaleratzen den ura; ur hori ateratzen den lekua. Iturri gardena. Elgetan iturri garbi asko dira. Iturri sufredunak. Zegamako herri barruan badira bi iturri, ur garbi ona jori ematen dutenak. Iturri emankorra. Ezin agortuzko iturri batetik bezala zerion hitza. Iturriaren emana ahitzen bada. Ezin ekar dezake iturri batek ur gazia eta geza. Bere buruari begira iturri batean.
2 iz. Ubidez ekarririko urei aterabidea emateko antolatzen den eraikuntza, gehienetan uraskaz hornitua. Plaza nagusiak iturria du erdian. Harrizko iturria. Iturriaren txorrotak. Iturriko ura. Iturri askan garbiketan.
3 iz. Txorrota. Dutxaren iturriari eragin zion. Iturria ireki du.
4 iz. Iturburua, etorkia. Gaitz guztien iturria. Nor bere iturrietara itzultzeko. Maitasun iturria. Nekazaritza beti izango da olerki iturri bikaina. Argi iturri bat.
5 iz. Zerbaiti buruzko informazioa eta datuak lortzeko kontsultatzen den idatzia edo pertsona. Ik. informazio iturri. Argitalpen hau prestatzeko erabili diren iturriak. Komunikabideentzat Siriako egoerari buruz informazioa jasotzeko iturri fidagarria zen. Epaia gaur edo bihar kaleratuko da, Nafarroako Lurralde Auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez.
6 iz. Jarioa. Eta bertan agortu zen haren odol iturria, eta sendatu zela sumatu zuen. Bere begi biak negarrezko iturri bi eginik.

Esaera zaharrak

Iturrira maiz doan pegarrak muturra hausten du.

Aztergaia: iturri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iturri(-)belar: Nasturtium officinale.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: iturri-txori .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

iturri-belar (53.9: Adiantum capillus-veneris).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Egia da iturri-belar izenez uretan hazten diren hainbat belar ezagutzen direla, baina, gehien bat, leku hezeetan hazten den garo edo iratze bitxi bat izendatzeko erabiltzen da: Adiantum capillus-veneris, Venus jainkosak galdutako ileetatik sortutako landarea. OEHn bi landareak aipatzen dira, eta Adiantum capillus-veneris hori Nasturtium officinaleren ondoan jarri behar dela iruditzen zait. Gainera, Nasturtium officinalek baditu beste bi izen askoz ezagunagoak: ur-krexu eta ur-berro" (2007-08-03)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.