Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza itsaso bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

itsaso
1 iz. Lurrazalaren zatirik handiena estaltzen duen ur gazizko hedadura zabala. Itsaso hondargabea. Itsaso urdina. Itsasoa baino zabalagoa. Itsasoaren azalean. Itsasoaren hondoan. Itsasoko aldetik. Aireko hegaztiak eta itsasoko arrainak. Zer da ur xorta bat itsasoko ur guztiaren aldean? Agur Maria, itsasoko izarra. Itsasoaren gorabeherak. Itsasoan hondatu. Itsaso handiari begira. Itsaso barea, harroa, haserrea. Itsasoaz haraindian, beste aldean. Lurra eta itsasoa. Itsasozko ibileretan. Itsasoz harantz, ametsen bila, herritik alde egin zigun. Itsasoan dabiltzanak. Haizea indartu zen eta itsasoa handitu. Arraunek arrasto apartsu biziak sortzen dituzte itsaso gainean. Itsas haizea. Itsas ekaitz gogorrak. Itsas merkataritza. Itsas herrietan arrain asko jaten da. Haur txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duena aurtiki balezate itsas zolara. Itsas olatuen danbatekoen menera geratu zen.
2 iz. Hedadura horren zatia, eskualde jakin batean aurkitzen dena. Galileako Itsasoa edo Kinneret aintzira. Itsaso Gorria. Mediterraneo itsasoa. Urruneko itsasoetara doazen itsasgizon izukaitzak. Itsaso guztiak igaro eta bazterrean ito.
3 iz. Hedadura zabala. Egizu kontu eguzkia dela argizko itsaso bat. Atseginezko itsaso batean. Munduko itsaso nahasi honetan.

Esaera zaharrak

Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa.

Aztergaia: itsaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsaso, itsas-.

Euskaltzaindiaren Arauak

Galileako itsasoa edo Kinneret aintzira.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jaso litezke 52. arauak erabaki zituenak: Arabiako Itsasoa edo Omango Itsasoa, Ipar Itsasoa, Itsaso Adriatikoa, Itsaso Baltikoa, Itsaso Beltza, Itsaso Gorria, Itsaso Hila, Itsaso Horia, Itsaso Jonikoa, Itsaso Zuria, Kaspiar Itsasoa, Mediterraneo itsasoa.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Itsaso Beltz, Itsaso Gorri; itsaso zabal.

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

hitz-elkarketako lehen osagaiaren formaz, ik. itsas sarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: H1.1 lantaldeak jaso ditu, adibide berrien artean, Itsaso Gorria eta Mediterraneo itsasoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Oraingoz ez da beste adibiderik aipatuko, aski baitira lehen itzulikoa eta H1.1 lantaldeak erantsi dituenak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.