isuri2
1 iz. Isuri den gauza; isurtzea. Ik. isurtze; isurketa. Zeruetako isuria. Idiak gaitz hori duenean, ezagutuko duzue haren isurietan. Inoizko petrolio isuririk larriena izan da Filipinetan. 2 iz. Jaidura, joera. Ez dut oraingoxea euskaraganako isuria. Nik, berriz, literaturara nuen isuria. Oraingo isuriak bestera garamatza. Euskal foruen erlijio-isuria.
3 iz. Isurialdea (teilatu edo kidekoetan). Isuri biko teilatua.
4 iz. Gorputzeko barrunbe batean likido bat ohiz kanpoko neurrian pilatzea edo bertatik isurtzea. Mexikon hil zen, buruko isuri baten ondorioz, ekainaren 25ean.