Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=irakasle sarrera bakarrean aurkitu da.

irakasle

1 iz. Gairen bat irakasten duen pertsona; irakaskuntzan ari den pertsona. Lege irakasleak. Apaizgaitegiko Biblia-irakaslea. Nolako irakasle, halako ikasle. Lafon irakasleak prestatua. Ikastoletako andereño eta irakasleak. Unibertsitateko irakaslea. Freud-en irakasle izan zen. Bergaran irakasle zela idatzi zuen liburu hori. Azpeitian egon zen irakasle. Lanbidez irakasle naizen aldetik.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Irakasle ikasketak Gasteizen egin zituen. Irakasle batzordea. Irakasle gela. Irakasle eskola. Euskal irakasle titulua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper