Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inpunitate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inpunitate
iz. Zigorrik gabe gelditzea, zigorrik jasotzen ez duenaren egoera. Ik. zigorgabetasun. Basakeria horiek inpunitate osoz egiten ari baitira. Diktadurako krimenak barkatzen dituen inpunitatearen legea bertan behera utzi du Legebiltzarrak, polemika luzearen ostean.

Aztergaia: inpunitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): inpunitate 176: Deia (“gaueko inpunitateak aukerarik emanez gero”), Berria 111 (adib.: “Inpunitatea mantentzearen alde egin dute”), EiTB 36 (adib.: “ezin da inpunitate espazioa izan”), Jakin (“polizien egiazko inpunitatea tortura eta tratu txarren kasuan”), Argia 24 (adib.: “sorginen ehiza inpunitatez zabaltzen”), DiarioVasco 3 (adib.: “Salaketa faltsuen inpunitateari stop”); zigorgabetasun 177: Deia (“hilobiak, erailketak, errepresioa, zigorgabetasuna, Frankismoa”), Berria 113 (adib.: “Zigorgabetasuna beti garaile”), EiTB 38 (adib.: “frankismoaren zigorgabetasunaren kontrako protesta”), Argia 25 (adib.: “Fraga zigorgabetasun osoz hil da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: inpunitate 92: Berria 60 (adib.: “PSOEren ahuleziak etakideen inpunitatea sustatu» egiten duela dio PPk”), Juan Martin Elexpuru 20 (adib.: “honelako dekretuek bikaindu egiten dituzte legeak, eta inpunitatearen bide guztiak ixten”), Itxaro Borda 2 (adib.: “Ideologiaren baitako inpunitate sinbolikorik ez da izan behar gehiago”), Joseba Zulaika (“Badirudi Estatuak inpunitatez joka dezakeela”), Joan Mari Irigoien (“Eta hau, jaun-andreok, kontu hauetan aditua den norbaiten iritzia da, eta ez inpunitate osoz berri katastrofikoak batera eta bestera zabaltzen dituzten hainbat ezjakinena, barkatu horrela hitz egitea, halakoxea baita nire mina ere”), Jon Alonso (“Pentsa, nahi zuenean, inpunitate osoz, nahi zuen tokian agertzen zen elementu bat, nahi beste bitarteko erabiltzen zuena, nahi zuena egitea bazuena...”), Joxan Elosegi (“Nolatan egokitu leinu baten barruan dena ketan abiarazitako hildakoz eta inpunitate lazgarrienean txikitutako familiaz beterik badago?”), Aingeru Epaltza (“Hala ere, anitz eta anitz dira udaltzainen isun-gaztigua haizetakoan daramatela inpunitate osoz lekutzen direnak”), Jokin Urain (“Honela, edozein lege hausteren gainetik eta inpunitate osoz jokatzen dute”), Filosofia apaingelan (“Gizonik independenteenek, naturatik hurbilen bizi direnek, basatienek, inpunitate osoz hiltzen dute egunero”), Esteban Entxustegi (“elikatu egiten dute gaizkileengan inpunitatearen itxaropena”), Unai Iturriaga (“Zein den umiliagarria korridorean zehar, burua makurtuta, inpunitate osoz aurpegira begiratzen dizuten giza-lagin horien soa jasan beharra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: inpunitate. h. zigorrik gabe, zigorgabetasun. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inpunitate osoz*[e.] Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inolako zigorrik jaso gabe. // Bidegabekerien inpunitatea*[e.] Bidegabekerien zigorgabetasuna.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es impunidad / fr impunité: Elhuyar: zigorgabetasun / Nolaerran: gaztigurik ez[a], zigorgabetasun (zab.), inpunitate / Zehazki: zigorrik ez(a), zigorgabetasun, inpunitate / Labayru: zigorgabetasun, inpunitate / Adorez5000: zigorgabetasun, zigorrik eza, inpunitate.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

baldintza minimoa betetzen duen forma da, beharrezkoa, eta zigorgabetasun lehiakidearekin batera onartzekoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.