Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ikasbide 2 sarreratan aurkitu da.

ikasbide

1 iz. Zerbait ikasteko bidea. Ik. jakinbide; irakasbide. Bertako hizkuntzaren ikasbide labur bat ere idatzi zuen. Amets horretan euskara ikusten dugu ikasbide eta irakasbide nagusi eginik, beherengo mailatik hasita gorengoraino.

2 iz. Irakaspena. Nekazarientzako eskola edo ikasbideak. Jesusek hiru urte haietan eman zien ikasbideaz ahaztu gabe. Haren bizitza ikasbide eta jarraibide gertatu da guztiontzat.

kristau ikasbide, kristau-ikasbide Kristauak jakin behar dituen egien irakaspena; egia horiek erakusten diren liburutxoa. Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak.

kristau

1 iz. Kristok erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea. Kristau ona. Gizon prestu eta kristau zintzoa. Kristauak eta paganoak. Ene kristau maiteak. Antzinako kristau martiriak. Maiz gertatzen zen emaztea kristaua eta senarra jentila izatea. Kristauen otoitzak.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kristau fedea. Kristau erlijioa. Kristau bizitza ez daramatenak. Kristau misiolariak.

3 (Izenondo gisa). Soldadu kristauak: kristau soldaduak.

4 iz. Gizakia, pertsona. Hori ulertuko duen kristaurik ez dago. Ez dirudi kristaua, basoko piztia baino.

kristau-demokrata adj./iz. Kristau demokraziaren aldekoa; kristau demokraziarena, kristau demokraziari dagokiona. Alderdi kristau-demokrata. Kristau-demokratekin egin behar izan dute ituna independentistek.

kristau-demokrazia Demokrazian eta Eliza katolikoaren doktrinan oinarritzen den mugimendu politikoa. Elizatik urruntzen hasia nintzen, baina kristau-demokraziaren filosofian murgildua nintzen.

kristau egin Kristautu. Judu eta jentil asko kristau egin ziren.

kristau herri, kristau-herri Kristauen multzoa. Ik. kristandade. Horrela, kristau herria, bi aita santurekin gaizki bazegoen, okerrago aurkituko zen hirurekin.

kristau ikasbide, kristau-ikasbide Kristauak jakin behar dituen egien irakaspena; egia horiek erakusten diren liburutxoa. Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper