Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=idazkera sarrera bakarrean aurkitu da.

idazkera

1 iz. Hizkuntza jakin bateko hitzak idazteko modua. Ik. ortografia. Lehen argitaraldiko idazkera aldatuz.

2 iz. Hitzak edo gogoetak ikurren bidez irudikatzea. Idazkeraren asmaketa. Idazkera ideografikoa. Idazkera fonetikoa: hizkuntza hotsak irudikatzen dituena.

3 iz. Idazte sistema jakin batean erabiltzen den ikur mota. Idazkera gotikoa, arabiarra.

4 iz. Norbaitek idazterakoan letrak marrazteko duen moldea. Idazkera irakurgaitza. Idazkera aztertuz, izaera ezagutu.

5 iz. Idazteko, zerbait idatziz adierazteko modua. Ik. estilo1; idaztankera. Idazkera bihurriko idazlea. Hanpatua, puztua zen haren idazkera.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper