Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ibilera sarrera bakarrean aurkitu da.

ibilera

1 iz. Ibiltzea. Ik. ibilketa. Bide luzeko ibilerak ez zaitu izutzen. Barauak, lo galtzeak, lan eta ibilera gogorrak. Gauazko ibilera. Itsasozko ibilerak. Eguzkiaren ibilera geldia (Ik. ibilbide). Bihar amaituko dut nik neure bizitzako ibilera (Ik. ibilaldi).

2 iz. pl. Toki batetik bestera ibiltzea; abentura. Mantxako zaldun ibiltariaren ibilera berriak. Haren ibilera okerren lekukoa. Atseginago zaizkigula horrelako ardi galduen ibilerak, beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

3 iz. Ibiltzeko eta, hedaduraz, jokatzeko modua. Karramarroen ibilera. Gizon horren ibilera... egingo nuke gure Joan Andres dela. Arina da ibileran. Eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean, inoiz baino ibilera arinagoa agertzen du.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper