Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ibilbide orri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ibilbide orri, ibilbide-orri
1 iz. Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria. Ik. bide orri.
2 iz. Egitasmo edo prozesu baten, bereziki prozesu politiko baten, jarraibideen plangintza. Arma nuklearren ugalketaren kontrako borrokan, Errusiako presidentearekin iragan astelehenean sinaturiko ibilbide orria aipatu du Etxe Zuriak. Iaz 2050erako ibilbide-orria atera zuen Europako Batzordeak.

Aztergaia: ibilbide-orri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ibilbide(-)orri formarik.

ibilbide(-)orri 128: Argia 13 (“Kartzelako euskal letren ibilbide-orria”), Berria 49 (“Herritarren eskutik ibilbide orria gauzatzeko «prestasun osoa» agertu du, halaber, koalizio abertzaleak”), DiarioVasco 6 (“Eta bertan jasotzen da Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa bake bidera eta normalizazio politikoarako ibilbide orria”), EiTB 35 (“Basagoitik bere ibilbide orria proposatu dio gaur Rajoyri”), Elhuyar 4 (“Hala, Europako batzordearen ibilbide orrian azaltzen denez, 2050ean kontsumitzen den energiaren % 75 berriztagarria izan daiteke, eta elektrizitate kontsumoan are handiagoa izan daiteke ehuneko hori, % 95ekoa, hain zuzen”), Elkar 2 (“Egiguren eta Urrutikoetxea, Espainiako Gobernuaren eta ETAren izenean, ados jarri ziren, bultzatu nahi zuten bake prozesurako ibilbide orriaren oinarriak hitzartu zituzten, alde bakoitzak bete behar zituen konpromisoak eta baldintzak zein ziren zehaztu zuten, behin-behinean”), Consumer (“Trena eta lurraren arteko irrati telefonia sistema batek aginte postuarekiko komunikazio indibiduala ahalbidetzen du; tren-gidatzea, berriz, ibilbide orriak adierazten du”), Goiena 2 (“Ibilbide orri moduko bat da? Bai, hurrengo pausoetarako bide orria”), Jakin 7 (“Horrela, Kontseiluak aurkeztutako ibilbide orrian, enpresei, langileei, bezero kontsumitzaileei, administrazioei eta euskalgintzari berari zer dagokien ondorioztatu zuen”), Laneki 5 (“Beste agiri edo dokumentu batzuk izatea ere nahitaezkoa da, baina ez dute ibilgailuarekin loturarik, hala nola erreklamazio liburua, asistentzia inprimakiak edo ibilbide orriak”), UEU 2 (“Marrakexeko bilerako parte hartzaileen helburua zen Parisko Akordioaren edukiak zehaztea eta, horretarako, ibilbide orri bat zehaztea, horiek abian jartzeko”), Uztarria 2 (“'Euskal Estatua sortzeko ibilbide orria' izango dute hizpide bihar, Sanagustinen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ibilbide(-)orri 2, Berria (“Batasunari, berriz, «ibilbide komuna egiteko ibilbideorria» eskaintzen dio Hirukoak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

EHn bide(-)orri jasoa dago lehendik. Hau sinonimo gisa jaso liteke da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ibilbide sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.