Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza huts bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

huts1
1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. hutsegite. Zure hutsa izan da. Euskaraz mintzo ziren huts bat egin gabe. Laborariak huts handia egiten du belarra usteltzera utziz. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Badakit nire lanak huts handiak izango dituela. Beteko ahal dute lerro hauek nire hutsa! Beti huts berean erortzen da.
2 iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pilotari horrek. Huts bat ere egin gabe erantzun zituen galdera guztiak.
3 iz. Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia eta ausardia gutxikoa agertzen zaigu. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela.
4 iz. Materia-gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Ik. ezerez. Izadiak berak hutsera bultzatzen ote gaitu? Ez ikusi, ez entzun, ez sumatu, hutsa, hutsa, hondorik gabeko zulo handi bat. Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure inguruan. Hutsetik sortu zituen gauza guztiak. || Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zitzaizkion. Hutsera bihurtu eta ezereztu. Gizonik handienen izen eta entzutea laster asko hutsera etortzen den era berean.
5 iz. Gauza gutxi, ezer gutxi, ezer ez. Ik. hutsa izan. Hutsa behar izaten zuten haserretzeko. Hutsagatik ostikoka erabiltzen ninduen. Lana franko egin eta hutsa irabazi. Honelako arrazoibideek hutsa balio dute. Zer doakit Euskal Herrira bihurtzeaz edo ez bihurtzeaz?, hutsa; ez dit axola hemen edo han bizi.
huts2
1 adj. Ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionaz gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Etxe hutsak barrunbea irauli zion. Kutxa huts horretan gorde dezakezu. Gorputza ederra, baina burua hutsa. Tarte huts bat (Ik. hutsune).
2 adj. Aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Ik. soil; garbi 4. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango. Zuri hutsak edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela. Baina horretarako nahi hutsa ez da aski izango. Gure indar hutsez ezer ez genezakeela. Espiritu huts nahasgabea. Gizona abere hutsa da. Euskara hutsezko egunkari bat. Hogei eguneko ur eta ogi hutseko baraua. Eta antzerkian hitzak ez dira eranskin huts; hitzak dira azal eta mami. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura. || Ur huts-hutsak edateko balio ez duen bezala, ezta euskal joskera huts-huts horrek ere gogoz irakurtzeko edo entzuteko. || (Partizipio burutuaren edo aditz izenaren eskuinean). Eta berari begiratu hutsarekin zauritu guztiak sendatzen ziren. Beren izena aditze hutsez, errukia agertzen zuen. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka.
3 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. (Izenondo baten eskuinean). Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.
4 adj. Inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena. Ik. hutsal. Neurtitza, polita baina... hutsa.

Esaera zaharrak

Barrika hutsak azantza handiena. Etxe hutsa, aharra hutsa. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Urte gaiztoa, berri hutsa.
huts3
1 iz. Joko, kirol eta kidekoetan, puntuazio minimoa. Bost eta huts irabazi zuen atzo Osasunak. Huts eta huts bukatu dute.
2 iz. Eskala, kontagailu eta kidekoetan, zenbaketaren abiapuntua. Ik. zero 5. Hamar gradu hutsaren azpitik.
3 iz. Zeroa (zenbakia).
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.