Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hurbiltzeko ere sarrera bakarrean aurkitu da.

hurbildu, hurbil/hurbildu, hurbiltzen

1 da ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Ik. hurreratu; gerturatu. Ni ez naiz sekula gorengo gailur horietara hurbildu. Negarrez hurbildu zen nigana. Atzetik hurbildu zitzaion. Jainkoari hurbil nakion. Hurbiltzen da, baina ez aski. Ezen hartaz mintzatzeko ordua da hurbildu. Erditzeko ordua hurbildu zitzaionean. Bere azken ordura hurbildua dena.

2 du ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Hurbildu zuen burua hormara eta bertan gelditu zen lo. Edontzia ezpainetara hurbilduz.

hurbiltzeko(rik) ere (Ezezko esaldietan). Inondik ere. Ik. ezta hurrik eman ere. Tenplu berria ez zen, hurbiltzeko ere, Salomonek eginarazi zuenaren heinekoa. Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio. Jokoa ez da, hurbiltzekorik ere, hain polita.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper