Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hura bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hura
1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hori1; haiek. Etxe hura. Gutxi behar zuen iraun alaitasun hark. Leku hartan (Ik. han). Toki hartara (Ik. hara). Hiri hartako kaleetan. Arrazoi hargatik.
2 (Izenordain gisa). Hura da bilbotarra, ez hau. Hark nahi duena egingo dut. Erregina arras eri da; aspaldion medikuek ez dakite zer egin hura sendatzeko (Ik. bera1). Hura bera jaikitzen da gure kontra. Soinua, eta harekin batean hitza, agertu zenean zineman. Erdararen mendean ibili, haren morroi izan. Maiz erabili behar izan ditut haren lanak. Nire eta haren arreba (Ik. bere2).
3 (guzti-rekin). Ergelkeria iruditzen zitzaion hura guztia. Ez nuen jakin iskanbila hura guztia zergatik ateratzen zuten. Hark guztiak ez zuen inolako zentzurik. Nor zen haren guztiaren erruduna?
4 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko). Atzo kontatu nizuen ipuin polit hura. Erdi Aroko aho poesia bizi eta sendo hura. "Faust"-eko pertsonaia haren gisa. Mistiko hura bera genuen mila bider, polemista bortitza. Hobe dugu inguru erabili barano baino: Euskal Herri osoan zabaldua dago hura; hau, berriz, ez. Urte hartan sekulako izozteak izan ziren. Badakizue Genesi 2, 19ko hura: (...). Unamunoren hilezkortasun behar hura. Hizkuntzak, ibilian, galdu beharko du harako lehengo garbitasun hura. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauzak aldatzeko.
5 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Hura zen gizona hura! Hura liburua, eta batez ere hura mintzaera! Hura zen euskaraz egitea! Hura ekaitz ikaragarria! || (bai-ren ezkerrean). Hura bai gogorra! Burgos!; hura bai zela hiria!

Esaera zaharrak

Apirila euritsu, urte hura ogitsu. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik. Zer ikusi, hura ikasi.

Aztergaia: hura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.