Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza hots bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

hots1
1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Kantu hots alaia. Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Telefono hotsa. Turuta-hotsak.
2 iz. hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Xahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

Esaera zaharrak

Intxaurrak baino hotsak handiago. Urruneko neskak anderauren hots.
hots2
lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

Esaera zaharrak

Intxaurrak bost, hotsak hamabost.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.