Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hortzetako pasta 2 sarreratan aurkitu da.

hortz

1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin1; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Hortzak garbitu. Bere hortz ustelak erakutsiaz. Kontuan izan behar da hortz-inplanteak jartzeko hezur-egitura egokia behar dugula, etxe bat egitean lur finkoa behar den bezala.

2 iz. Irud. Herio gogorraren hortzetatik libratzeko.

3 iz. (Esapideetan). Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Hortzak berdindu: heldutasunera iritsi.

4 iz. Zerraren eta kidekoen ahoaren edo ertzaren irtengune bakoitza. Zerraren hortzak. Hortzak dituen gurpila.

5 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. horzbiko. Harrapagailuaren hortzak. Sardeari hortzak berritu. Goldearen hortza. Arearen hortzak.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hortzak erakutsi Norbaitek, erasotzen dionari, aurre egiteko prest dagoela adierazi. Ikazkinak keinu adeitsua egin zion, baina zakurrak hortzak erakutsiz erantzun zion. Inork hortzak erakutsiz gero, agudo ihes egin ohi zuen.

hortzaz gora adb. Ahoz gora.

hortzetako eskuila Hortzak garbitzeko eskuila txikia.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

hortz-hagin pl. Hortzak eta haginak. Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.

hortz karraska, hortz-karraska Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.

pasta2

1 iz. Orea. Paper pasta: paper orea.

2 iz. Irud. Pasta oneko gizona.

3 iz. Irinez (eskuarki gari irinez) eta urez eginiko ore bat idortuz prestatzen den janaria, forma eta era askotan ebakitzen dena eta egosirik jaten dena. Pasta platerkada bat prestatu zuen.

4 iz. Tamaina txikiko jaki gozoa, irinez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko orea labean errez prestatzen dena. Pasta batzuk ekarri dizkizuet, gosaltzeko. Pasta-kaxa ireki, eta oso-osorik sartu zuen pare bat ahoan.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper