Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=horregatik 3 sarreratan aurkitu da.

horregatik

1 lok. Hala ere. Ik. horratik. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Gobernuak utzia du politika hori, baina politika horren ondoreak ez dira horregatik ahitu (Ik. horregatik).

2 Esan den zerbait biribiltzeko esapidea. Gogorra duk horregatik. Ez da ezer horregatik.

ez

1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski.

2 adb. (Ukatzen denaren indargarri). Ez, ez da etorriko.

3 adb. (Galdera gisa). Ez da bihar etorriko? Ez ote?

4 adb. (Galdera gisa, esaten denaren indargarri). Oso polita da, ez da?

5 (Partikula). Ezezko esaldiaren marka. (Aditz laguntzailearen edo trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du dirurik. Ez da bihar etorriko. Ez zuen ezer erosi. Ez daki irakurtzen. Ez omen dakar baimena. Ez bide du ikusi. Beldur naiz ez digula emango. Ez ezazu horrelakorik esan!

6 (Partikula). (Adizkirik gabeko esaldietan, aditzoinarekin edo era burutuarekin aginte esaldiak eratuz). Ez beldurrik izan. Ez egin negarrik. Ez erre, mesedez. Bizi zareno, gogotik Jainkoa ez gal (edo ez galdu). Ez ikara!

7 (Partikula). (Izenondo baten ezkerrean). Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.

8 iz. Ezezkoa. Biz zuen baia "bai" eta zuen eza "ez". Eza eman zion. Lehenbiziko ezean ez dezagun etsi. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Garbizaleen garbizaletasuna ez da eza besterik.

9 iz. Gabezia. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue.

10 iz. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea.

ez aditu(arena) egin Entzungor egin. Ez adituarena egin ziola. Jainkoaren hitzari ez aditu egin diotenena izan dadila Jainkoaren zigorra!

ez bezala Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion. Aitak ez bezala eginik. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala.

ez entzunarena egin, ez entzun(a) egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

ez eta Ezta. Ez urrerik, ez eta zilarrik.

ez eta... ere Ezta ere. Gaur ez da etorriko, ez eta bihar ere. Ez olerkari garbi antzekoa, ez eta ere berrizale bihurria.

ez... ez... (Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten, ez haizeek, ez euriek. Ez gazi, ez geza. Ez bururik (eta) ez hankarik. Ez zituen, ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. || (Lehen ez ezabaturik). Janaririk ez edaririk eskuratuko ez zioten bizibideak.

ez ezagunarena egin Norbait ikustean, hura ezagutzen ez den itxura egin. Ezagutu zuen nire izeba, baina ez ezagunarena egin zuen.

ez eze Ez ezik. Ebaki ez eze, gugandik urrun bota behar da.

ez ezen Ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere.

ez ezik Ez bakarrik. (ere hitza behar du eskuineko perpausean). Bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: bere izenaz gainera familiarena ere lohitzen ari zen. Aitortu gabe utzi zuen bekatua ez ezik, aitortuak ere berriro esan beharko ditu. Ezkontzak biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.

ez horixe Esan denarekiko adostasunik eza azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esapidea. Lur eman?, ez horixe! Aurpegia hondatzeko?, ez horixe! Ezin gaitezke antzinako moduan ibil, ez horixe.

ez horregatik Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. — Eskerrik asko! — Ez horregatik, motel!

ez ikusi(arena) egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei.

ez zera, ez, zera interj. Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

-ik eza (Mugatua). Gabezia, falta. Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.

hori1

1 Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hura. Liburu hori. Biziko ahal da luzaroan behinola ugaria zen familia zahar batetik gelditzen zaigun haur bakar hori! Zu zauden hiri horretan. Leku horretan (Ik. hor). Ni, damurik, ez nauzue euskaldun horietakoa. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. Gauza horiez gainera. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Miren eder hori zen nire bizi-pozgarria. Arrazoi horregatik (Ik. horregatik). || (guzti-rekin). Hori guztia. Arazo horiekin guztiekin. Urte horiek guztiok igaro zirenean.

2 (Izenordain gisa). Hori da, agian, Orixek esan nahi diguna. Horrek ez daki ezer. Ez da hori, ordea, okerrena. Bada, hori zure eskuan dago. Hori bera gertatzen da gizartean ere. Nork esan dizu hori? Zer da hori? Hori horrela bada. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Horri eskerrak gaude hemen. Kontuz horiekin! Horretaz ere badut zer esanik. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau 2. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa.

3 (Bigarren pertsonaren indargarri gisa). Agur, lagun maite hori. Hi ere ederrak ikusia haiz, gizagaixo hori! Hik, asto horrek! Hainbeste bider nire alde azaldu zaren horrek, oraingoan ere lagunduko ahal didazu.

4 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hori duk sasoia, mutil! Hori da hori! || (bai-ren ezkerrean). Hori bai neska ederra! Hori bai hori gizona, eta ez hi! Gure arteko bereizkuntzak sakontzen ibiltzea, hori bai dela denontzat kaltegarria!

hori bai Aurretik esan den zerbait zehazteko, hari nolabait kontrajarririk ezartzen den esaldi baten lagungarrizko esapidea. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak; hori bai, euskarak dituen gaitzak eta sendabideak gizonki azaltzen dituenari, gogoz entzungo diogu beti. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren ederki zekien, hori bai, eta baita besteri adierazten ere. Hori bai: Euskal Herriari zion atxikimenduaren oinarriak ez ziren osoro euskaldun askorenak.

horregatik Zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. (Askotan, eskuinean doan esaldiaren aditza hasieran ezartzen da, horregatik-en ondoan). Ik. horregatik. Horregatik maite ditut gaurko gazte asko: tentaldiaren ihesi ez dabiltzalako. Gu gaitzera makurtuak gaude, eta zerura nahi badugu, geure buruari indar egin behar diogu; horregatik da neketsua zerurako bidea. Horregatik eman zioten saria. Lau urte hauetan ez omen da ia kalera irten; horregatik edo, harriturik dago oraindik Madrilgo geltokian ikusi duen jendearekin. Horregatik, bada, zebilen erne apaiza. Horregatik, arazoak ez du irtenbide erraza (Ik. horregatik).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper