Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hondar 6 sarreratan aurkitu da.

hondar1

1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Hondar lurra: buztin baino hondar gehiago duena.

2 iz. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondakin; kondar. Eltzeko hondarrak bukatu arte. Ugazabaren mahaitik jausten ziren ogi hondarrak. Hondarrak besterik gelditzen ez zirenean. Ase ziren, eta hondarrekin zazpi saski bete zituzten. Oilasko haragi hondarrekin egina. Ote puska eta hosto hondar guztiekin. Kafe hondarrak ere hartzen ditu. Hondar batzuk bakarrik gelditu dira saldu gabe. Giza gorputz-arimen hondar zikinak. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren (esr. zah.).

3 iz. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Badira han-hemenka harresi hondarrak. Mozarabieraren hondarrak biltzen.

4 iz. Mat. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza.

hondar txori, hondar-txori Martin arrantzalea.

hondar2

1 iz. Ipar. Hondoa. Itsasoaren hondar beheretan igerika dabiltzan arrainak. Itsaso-hondarreko legarra. Infernuko hondarrera. Hondar-hondarreraino bagoaz, ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa (esr. zah.).

2 (Izenondo gisa). Ipar. Euskalkien arteko gerra ez da inondik ere euskalkiena, adizki sail batena baizik, hondarrik hondarrenean.

3 adj./iz. Ipar. eta Naf. Azkena. Jaun Done Mikel eguna zen, irail-hondarra. Bizitzearen hondarra. Urtearen hondarrean. Liburuaren hondarrean jarria dudan hiztegitxoan. Mendeen hondarreraino. Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean (esr. zah.). || (Izenaren ezkerrean). Hondar aste hauetan: azken aste hauetan. Euskal Herrietako hondar bozkatzeak aipatzen zituela. Karrikako hondar etxean.

hondarreko adj. Azkeneko. Hondarreko aldian.

ekaitz

iz. Eguratsaren nahasmendu handia, haize gogorra eta, gehienetan, euria edo elurra eta trumoi-tximistak ekarri ohi dituena. Ik. denborale. Ekaitzak jotzen badu. Ekaitza altxatu. Bost egun, ekaitz gogorren artean itsasoz egin eta gero. Itsas ekaitz zakarra. Ekaitz-erauntsiak. Ekaitz haizea. Ekaitz eguna.

ekaitz magnetiko Astron. Lurraren eremu magnetikoan gertatzen den aldi baterako perturbazioa, Eguzkian sorturiko haize- eta erradiazio-uhin batek eragina. Eguzki-erupzioek, energia asko dutenean, Lurrean ekaitz magnetikoak sortzen dituzte.

ekaitz txori, ekaitz-txori Hydrobatidae familiako hainbat itsas hegazti txikiri ematen zaien izena (Hydrobatidae).

hondar ekaitz, hondar-ekaitz Hondar zurrunbiloak sorrarazten dituen haize bortitza. Gobiko basamortuan sortzen diren hondar ekaitzek Txina, Korea eta Japoniako airea kutsatzen dute, eta, ondorioz, arnasa hartzeko arazoak izaten dituzte herritar askok.

trumoi ekaitz, trumoi-ekaitz Trumoi-tximistak ezaugarri dituen ekaitza, gehienetan euri zaparrada handiak edo txingorra eragiten dituena. Zeruak hodeitsu jarraituko du eta trumoi ekaitzak ere jo dezake.

hondar-mondar 1 iz. Batez ere pl. Hondarra, hondakina. Mahats hondar-mondarren bila.

2 iz. Batez ere pl. Azkena. Abuztuaren hondar-mondarretan.

itsas hondar1 iz. Itsasoaren hondoa. Ik. itsas hondo. Beruna bezala, itsas hondarrera eroririk.

itsas hondar2 iz. Itsasoko hondarra. Egun batez, israeldarrak, itsas hondarra bezala, neurtezin eta kontaezin izango dira.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper