Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hondakin 2 sarreratan aurkitu da.

hondakin

iz. Erabili, desegin edo suntsitu ondoren, zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondar1 2. Janari hondakinak. Errekuntzaren hondakinak. || Gizakien hezur eta hondakinak. Udaberrian usteldu ez diren belar hondakinak arrasteluarekin kentzen. || Aurreko astean galdu zen ontziaren hondakinak hondartzan agertu dira. Gazteluaren hormen hondakinak.

hondakin ur, hondakin-ur pl. Etxean, industrian edo nekazaritzan erabilitako ur zikinak. Hondakin urak araztegi berrira eramateko. Asua ibaiak Txorierriko hondakin ur guztiak biltzen ditu.

hiri

1 iz. Etxe eta eraikinen multzo egituratu aski handia, udal batek gobernatua, jarduera nagusitzat industria, merkataritza eta zerbitzuak dituena. Ingalaterrako zenbait hiri larritan. Iruñeko hiria zaintzen zuen harresi gora. Nazareteko hiri txikian. Desegin zuten Kartagoko hiria. Hiri bat eraiki. Hiriko biztanle guztiak. Hiriko kale eta plazetan.

2 iz. Historian zehar herri batzuei eman izan zaien titulua, hiribildu bati emandakoa baino maila altuagokoa dena. Urduñari Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zioten 1467an, eta halaxe erakusten du Henrike IV.aren errege agiriak.

3 iz. Hiriko biztanleak. Hiri guztia atera zitzaion aurrera.

4 iz. Landa eremuari kontrajartzen zaion eremua. Ik. kaletar. Hiriko euskara galdu egin da. Hirietako bizitzaz higuindurik.

hiri altzari, hiri-altzari pl. Kaleetako eta gune publikoetako hornikuntza, zaborrontzi, banku, kale-argi eta kideko elementuek osatzen dutena. Apurtutako hiri altzariak ordaintzea eskatuko die Udalak inputatuei. Oinezkoentzako kale batek hiri altzari egokiak eduki behar ditu.

hiri gas, hiri-gas Gas fabriketan sorturiko gasa, etxeetan erabiltzeko ekoizten dena eta banaketa-sare bidez banatzen dena. Badira elektrizitatez berotzen diren etxeak, eta badira butanoz zein hiri-gasez berotzen direnak ere.

hiri hondakin, hiri-hondakin pl. Hiri eta herrietako etxeetan sortzen diren hondakin solidoak; lantegi, denda, taberna edo kideko zerbitzuetan sortzen diren antzeko hondakinak. Hiri hondakinak labe industrialetan erraustearen alde egin du Kataluniako administrazio publikoak. Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa.

hiri lur, hiri-lur Hiri barruko lurzorua. EAEn % 29 gehitu dira sei urtean hiri-lurrak eta lur eraikigarriak.

hiri nagusi Ipar. Hiriburua. Eskualdeko hiri nagusiak. Hiri ikusgarria zinez, hiri nagusiaren ondotik handiena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper