Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza herri galdeketa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

herri galdeketa, herri-galdeketa
iz. Herri bozketa, lege bati edo interes orokorreko bestelako gai bati buruz egiten dena, estatu, erkidego, eskualde edo udal mailakoa edo maila apalagokoa izan daitekeena. Ik. erreferendum. Gai honen inguruan herri galdeketa egitea aurreikusten al duzue? 1977an Atarrabian herri galdeketa bat egin zuten eta ikurrina balkoian zintzilikatzeko erabakia hartu zen. 1975ean Europako Ekonomia Elkartearen barruan jarraitu edo ez erabakitzeko herri galdeketa egin zen Erresuma Batuan, eta orduz geroztik ez da horrelako erreferendumik egin uhartean.

Aztergaia: herri-galdeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): herri-galdeketa 35: Berria 9 (adib.: “Herri-galdeketak ere legez kanpo daude”), EiTB 22 (adib.: “Igande honetan herri-galdeketa egin dute, eta botoen %94,2 zenbatuta, boto-emaileen %54,36k erreformaren alde egin dute eta %45,36k aurka”), DiarioVasco 4 (adib.: “datorren asteburuan izango duten herri-galdeketan parte hartzera deitu dute”); herri galdeketa 557: Berria 426, EiTB 51, Jakin 2, Argia 16, DiarioVasco 62.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)galdeketa : Berria 269 (adib.: “Herri galdeketak bakarrik ez, badaude beste mekanismo eta prozedurak batzuk, metodologikoki konplexuagoak izanda ere, parte-hartze zabalagoa bermatzen dutenak”), Herria (“Leitzako udalak herri-galdeketa edo erreferendum bat egingo zuen erabakitzeko Herriko Etxeko balkoinean ikurriñarik ezarri behar zenez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -arena. Batzuetan, alferrik eransten zaio '-arena' atzizkia aditz izenari. Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako*[e.] Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es consulta popular / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.