Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza herri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

herri
1 iz. Lagunartean eta lurralde jakin batean bizi diren, eta elkarrekin hainbat ohitura eta erakunde dituzten gizakien multzoa. Euskal Herriak, herri den aldetik, ez du aldaketa hori bereganatu. Ez da erraz herri bati mende luzeek eman dioten pentsabidea aldatzea. Ideia horiek Europako herri landu guztienak dira. Frantses herria. Herri baten ohiturak, hizkuntza, literatura. Herrien Europaren alde. Bere hizkuntza eta herria hain maite dituelarik. || Aginpidea herriagan datza.
2 iz. Herriaren gehiengoa (goi klaseen edo talde landuen aurrez aurre). Ik. herri xume; herri xehe; populu. Herriarentzat idatzi. Herriaren ahotik jasoa. Herriak ez du barkatuko.
3 iz. Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri-jai onik.
4 iz. Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. publiko. Herri agintaritza. Herri arazoak eta Eliza.
5 iz. Herri jakin bat bizi den lurraldea. Ik. herrialde. Ezagut ditzagun gure herriko lurraldeak. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. || Beste ezaugarriren batek mugatzen duen herrialde edo lurraldea. Negar herri honetan. Hegoaldeko herri beroetan. Zeruko herri zoragarria.
6 iz. Berezko nortasuna duen etxe edo bizilekuen multzoa, maiz landa-eremukoa, udalerria edo udal baten parte izan daitekeena eta zenbaitetan auzoetan banatua izaten dena. Ik. hiri; hiribildu. Itsasaldeko edozein hiri edo herritan. Lapurdiko herri xume batean. Baztango herri nagusia. Galileako Kana herrian. Betleemgo herrian. Deba ibaiak jarraitzen du bere bidea Eskoriatzako herriaren erditik. Arabako kontzejuak herri txikiak izaten dira. Elizondo, herri handia izanda ere, ez da udala. Herri-barruko istripuak murrizteko lan egin beharra. Herri bereko beste ostatu batean. Ibili nintzen herririk herri, bazterrik bazter soinua jotzen. Herriz herri, etxez etxe eta atez ate. Herriz herriko antzerki emanaldiak. Zortzietan, herriko plazan. Herriko taberna bakarra. Herriko jaietan. Herri inguru hartan bizi dira.
7 iz. Herri jakin bat, dagozkion auzo eta lurraldeekin. Orozko herri handixkoa da bere elizateekin. Herri honetako mendietan.
8 iz. Hiri edo herri bateko biztanleen multzoa. Oiartzungo herriak aita Mendibururi eskainia.
9 iz. Hiria edo herria erakundetzat hartua. Herriko agintariak. Baserri hori, herriz Mendatakoa, elizaz Arratzukoa da.

Esaera zaharrak

Herrik bere lege, etxek bere aztura. Itsuen herrian, okerra errege. Orik ez den herria, ibar-jaun da azeria. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.

Aztergaia: herri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sorterri, aberri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: herri(-)errepublika: Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa, herri(-)gizon, herriko etxe, herriko mutil, herri(-)lan, herri(-)zerbitzu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: herri(-)bide, herri(-)kanta, herri(-)kirol, herriko alaba, herriko seme, herri(-)literatura, herri(-)lur, herri(-)medikuntza, herri xehe, herri xume, herri(-)zor .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

herriko etxe, herriko mutil, herri-gizon.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "publiko zentzuan, alemanez bezala, oraindik ez da sartu, hala ere, behar den bezala loturik idatziko balitz, edo marraz gutienez, ez daukat zalantza izpirik zabalduko dena elkarteak oso gardenak direlako: herrilanak, herrizerbitzuak, herrilorategiak e.a." (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Horren barruan, badira beste azpisarrera ezagun batzuk ere (herri administrazio, herri interes, herri onura...)"X. Kintana: herri(-)baso eta herri(-)behi azpisarrerak eranstea proposatu du.

 - [E204]:  liho-herri, sugeterri || herri hitza aipatu behar da, eremua delarik ere, ez bakarrik jende-multzo bat.

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: herri-biltzar, herri-demokrazia, herri-hizkuntza, herri-jabari.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): "Ez da ikusten honen premiarik eta, horrenbestez, ez da onartzen".Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian ez ziren beharrezko ikusi eta ez ziren onartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Adierarik ez da orain aipatuko (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu adierak, eta ohargileak dioena jakinaraziko zaio).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-26): Lantaldearen proposamenak beste gabe onartuko dira; baina forma berririk ez da orain erantsiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.