Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hegal 3 sarreratan aurkitu da.

hegal

1 iz. Ertza, bereziki irtena. Teilatuaren hegala: etxearen hormetatik kanpo irteten den ertza. Hemengoak ere hegal handiko etxeak dira. Teilatu hegaleko gapirioetan egiten dute habia. Ginbailari hegaletik helduz. Kapela sendo hegal-zabala. || Itsas hegalean aurkitzen ziren israeldarrak. Indietako hegal batetik bestera. Munduko lau hegaletatik.

2 iz. Ipar. eta Naf. Hegoa, hegan egiteko organoa. Hegalak astinduz, oilarrak jo digu argitu baino lehen. Txoriñoa, nora hoa bi hegalez airean? Hegal ukaldiak. Hegalak hedatu. Hegal azpian ezkutatua (Ik. hegalpe). || Irud. Gau hegaletan gogoa joana. Denboraren hegaletan. Begira gaitzazu zure hegalen itzalaren eta gerizaren azpian. Nork emango dizkit egiazko askatasunaren hegalak, zuregana hegaldatzeko? Nire sortetxetik hain urrun, utzirik amaren hegala.

3 iz. Arrainek eta hainbat ur animaliak igeri egiteko duten luzakin edo mintza. Bizkar hegala: bizkar gaineko hegala. Bular hegalak. Isats hegala.

4 iz. Abereetan, azken saihetsen eta aldaka-hezurraren arteko albo bakoitza; arrainetan gorputzaren aurrealdeko behealdea. Zerriaren hegalak. Legatz hegalak ilarrekin jan.

5 iz. Haize errotaren adarretako bakoitza, ehunez estalia.

6 iz. Eraikin batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza. Jauregiaren ezkerreko hegalean. Dorretxea komentuaren hegalari eskuineko saihetsaz da lotua.

7 iz. Hainbat gauzaren alboko zatia. Erasotzera zihoan gudarostearen ezkerreko hegalean. Futbol zelaiaren eskuineko hegaletik.

8 iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Mendiaren hegi eta hegalean. Xeruenborda-n sortua zen, Larhungo hegal batean. Aldudeko hegaletan.

9 iz. Soineko baten beheko alde lasaia. Gerrira jasoa zuen bere gonaren hegala. Soinekoaren hegalak eskuaz dauzkala. Inguratu zen, sotanaren hegalak herrestan.

mendi

1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. Aralar mendia. Pirinio mendiak. Alpe mendietara. Larhungo mendia. Goizueta aldeko mendietan. Mendi garaiak. Mendiaren oina, bizkarra, aldapak, hegalak, mazelak, hegia, erpina, gailurra, tontorra. Mendian gora doaz. Galdurik mendi artean (Ik. mendiarte). Mendiz mendi ibili. Mendiez haraindiko lurretan.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Mendi sail handiak ditu Hondarribiak. Mendi lurrak saltzen. Mendi lanak.

3 iz. (Mugatu singularrean). Mendialdea. Mendian bizi direnak. Zizurkilgo mendian badira harrobiak, karegaia ugari ematen dutenak. Mendiko artzainak. Mendiko hizkera. Menditik ibarrera jaitsi. Mendira joaten da asteburuetan.

mendi bide, mendi-bide Mendiko bidea. Gauaz eta mendi bide gaiztoetan barrena. Lasturko mendi bide bihurriak.

mendi bizkar, mendi-bizkar Mendi baten gainaldea. Ik. bizkar 4. Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana.

mendi buru, mendi-buru Mendi gaina, mendi gailurra. Agindu zuen mendi buruetan gurutzeak ipin zitzatela.

mendi gailur, mendi-gailur Mendi baten gailurra. Ik. mendi gain; mendi kasko; mendi punta; mendi tontor; mendi buru. Mendi gailurrak zuriz jantzirik. Mendi gailurretik urrutira begira.

mendi gain, mendi-gain Mendi baten gaina, gailurra. Ik. mendi gailur. Elurra mendi gainetan. Zer ikusten da mendi gain batetik begira jarriz gero?

mendi gizon, mendi-gizon Mendialdean bizi den gizona. Ik. menditar. Jainkoak, kaletar ez, mendi gizon egin zintuen.

mendi hegal, mendi-hegal Mendi magala, mendi mazela. Ik. hegal 8. Mendi hegaletan urtu da elurra.

mendi hegi, mendi-hegi Mendi magala, mendi mazela. Mendi hegiak sutan zeudela zirudien.

mendi kasko, mendi-kasko Mendi gailurra. Iruñeko katedraleko dorreak ikusi zituen Saioa mendi kaskotik.

mendi lepo, mendi-lepo Bi mendiren arteko igarobidea. Ik. mendate. Biriatutik Urepelen gaindi, Arnegirainoko mendi lepo gehienak zer pasabideak ez dira izanak.

mendi magal, mendi-magal Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. magal 4; mendi mazela; mendi hegal. Baserria mendi magalean dago. Mendi magala behera erori zen eta errepidea estali zuen.

mendi mazela, mendi-mazela Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. mazela 2; mendi magal; mendi hegal. Mendi mazela batean goiti zoazte. Zelai eta mendi mazeletako belarra berde dago oraindik.

mendi mutil, mendi-mutil Mendialdean bizi den mutila. Ik. menditar. Mendi mutil gazte indartsua. Lagun guztiak baserrietako umeak dira, mendi mutilak.

mendi punta, mendi-punta 1 Mendi gailurra. Ik. mendi gain. Uholde handiaren ondoren, hamargarren hilabeteko lehen egunean, mendi puntak agertu ziren.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean; hirigune edo herrigunetik urruti dagoen lekua adierazteko). Oiartzunen egin nituen urte asko, mendi puntan galduta. Hoa mendi puntara!, neu arduratuko nauk tabernaz. || Mendi punta batera joan beharko dut bizitzera.

mendi tontor, mendi-tontor Mendi gailurra. Ik. mendi gain. Mendi tontorretako postontziak.

mendi zintzur, mendi-zintzur Bi mendiren arteko pasabide estua. Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean.

mendi zoko, mendi-zoko Mendi magaleko sakonunea. Ik. mendi zulo. Goizetik helduak dira merkatura laborariak, egun-argiarekin jaikirik mendi zokoan.

mendi zulo, mendi-zulo Mendi magaleko sakonunea; mendiko zulo edo leizea. Ik. mendi zoko. Mendi zuloak utzirik agertuko da mundu osoaren aurrera.

papar

1 iz. Bularraren goialdea. Ik. papo1. Negu gorrian ere paparra zabalik ibiltzen da. Paparra agerian eta besoak biluzik. Paparrean gurutze bat zuen. Urre eta harribitxizko paparreko orratza opari egin zion.

2 iz. Jantzietan, papar aldeko zatia. Negu gorrian ere paparra zabalik ibiltzen da. Haserreturik paparretik heldu zion. Inguruan, zutik, ekitaldira etorritakoak krabelin gorria paparrean.

papar hegal, papar-hegal Jantzietan, papar aldeko zatia, hegal modura, kanporantz tolestua izaten dena. Zigarroa ezpainetan, berokiaren papar hegalak altxatuta eta eskuak sakeletan. Gardenia bat zeraman papar hegalean.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper