Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hau eta hura bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hau eta hura
Zehazten ez den zerbait adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hau eta hau; hau edo hura. Hau eta hura; ehun mila estakuru. Honetaz eta hartaz hitz egin dugu. || (Pertsonez mintzatuz). Arrapaladan doa arima Maitearen bila, honi eta hari galdezka.

Aztergaia: hau eta hura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAU ETA HURA. Éste y aquél, esto y aquello (indefinido). Oni ta ari ta al duten beste guziei gal-bide guziak eragotzi ta onak ar-erazteko. Mb IArg I 296. Aztu guzurra / kartak eio / ta ebagirik / daragoio. / Oni ta ari / igarriten / zer zer etorri / bear yaken. Zav Fab RIEV 1907, 536. Hau eta hura; ehun mila estakuru. HU Zez 50. Han erasten dituztenak, xuxen edo makur, egun hartako kabalen, merkatuaren, hunen eta haren gainean! JE Bur 170. Amona xintxook Mikeli dio / ontaz eta artaz galdea. Or Eus 267. Iragaile guziak nola ez zituzten jorratzen? [...]. Holakoak holako nahaskeria egin, eta hau eta hura... Lf Murtuts 107. Arrasatetik nentorren oni ta ari Ibarretako bidea nundik ote-zan galdezka. NEtx Antz 21. Eta guzien buruan zerk frogatzen dauku izen zaharretan ere hau eta hura egiazko eta egundainoko Azkaindarrak direla? Zerb Azk 30. Onekin eta arekin saiatuta, arkituko duzu, noski baiño noskiago, ortaratuko den mutil on bat. Etxde JJ 54. Onetaz eta artaz itzegin dugu. Txill Let 49. Nola nai duzu izadiak erruduna, erruduna denez, atzemaitea, eta onen ta aren errua neurtzea? Vill Jaink 104. Oni ta ari, an zear doazanai eskeintzen deutse bere salkaia. Erkiag BatB 174. Arrapaladan doa arima Maitearen billa, oni ta ari galdezka. Onaind in Gazt MusIx 153. Eta, onen ta aren, aien ta auen, gaiñetik Marzela ederra garaille, libre ta lasai. Berron Kijote 140. Orai erraiten dugu hau eta hura, bainan Roland Moreau baigorriar-getariarrak dio, besteak beste, bere liburuetan haur sortzeen laurdena ezkontzaz kanpokoa zela. Larre ArtzainE 261. Hizkuntza baten edo besteren literatura dela eta, hau eta hura sartuko lituzke honek eta kanpoan utziko harako hark. MEIG I 87.

adib: [s.u. bazter ] bazter utzi Alde batera utzi. Bazter utzi ditugu, Jauna, zure aginduak. Elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz, euskal gai minberak bazter utziz.

hau eta hura 67: Deia (“OPORRETAN gozatu beharreko jarduera atseginenen artean, hau eta hura irakurtzeko asmoa agertzen du jende askok”), Consumer (“Laster jendea ezagutuko duela esan behar zaio (hau eta hura...), eta poliki-poliki jarriko dugu horiekin harremanetan, haurra seguruago senti dadin, bestela arriskua baitago haurra nahasi eta beldurtzeko”), Berria 7 (“Gu hau eta hura gara”), Jakin 2 (“Uniformea jantzita joan behar nuela, ezpata hartuta eta hau eta hura”), Argia 48 (“Beti nahi izan dut hau eta hura ezagutu, baina ez kopiatu”), Erlea 6 (“Hau eta hura irakurtzen nituen, komikia hartu eta orrialdeak begiratzen, ez nuen beste egitekorik aldizkariari zegokionez”), DiarioVasco 2 (“Eta gerora hor hasiko gara esaten hau eta hura zergatik ez zen horrela edo beste erara egin?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hau eta hura 28: Herria 3 (“Alabainan Donibanek nahiko zuen Ziburu beretu, Ziburuko etxe ainitz donibandarrek eginak zituztela, eta hau eta hura”), Berria 2 (“Atenasen ezer egin ez genuela eta jendea hau eta hura esaten hasi da, baina iaz, Hamiltonen, urrea eta zilarra lortu genituen talde berdintsuarekin”), Menane Oxandabaratz 3 (“Ikusten dituzularik, hautagai agertzen direlarik-edo... batzuetan biziki xausunak dira eta, dena jestu eta hau eta hura...”), Imanol Unzurrunzaga 2 (“Ona hau eta ona hura; kendu hau eta hura mugatzaileak, eta begiraiozu, ahal baduzu, On hutsari, eta Jaungoikoa ikusiko duzu, ez beste on baten atal ona, on guztien Ona baizik”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Aitzakiaka hasi, ezin duela, ikusten badute ez dakit zer, hau eta hura, baina Marta bere mimo eta trikimailu guztiekin saiatzen da eta azkenean Matxainek mahai gaineko agendan begiratu eta eman egiten dio zenbakia”), Daniel Landart 2 (“Eta hau eta hura eta beste galdera bat oraino, aldi oroz erantzunak arrunt gorra zen bere senarrari errepikatuz”), Jon Alonso (“Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon”), Marzel Etxehandi, Karlos Zabala, Michel Oronoz, Luis Elberdin, Itxaro Borda, Piarres Aintziart, Joan Mari Irigoien, Aitor Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa hau eta hura sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.