Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=harako sarrera bakarrean aurkitu da.

harako

1 hara-ri dagokion izenlaguna. Besteren mandatuz, Arantzazuko batzar aurretik, harako lanak prestatu genituen.

2 adj. Hura, hango hura; delakoa. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean; sintagma hori artikuluak edo erakusle batek, gehienetan hura-k, mugatzen du). Ireki ezazu harako leihoa. Joan zaitez harako iturri hartara. Harako liburu hura irakurri zutenak. Harako aita santu sonatu hark esan omen zuena. Harako haren eta honako honen asmoak. Nekez topatuko dugu Axularrengan harako 560-561 orrialdeetako pasarte haren parekorik. Harako Unamunoren hilezkortasun-behar hura. Harako Cervantesek aipatzen zuen lanbide hura bezala. Ezagutzen duzue, ordea, harako aspaldidanik —gizonak hitz egiten ikasiz geroztik— sortutako joko bitxi hura. Etortzen dira harako emakume lasai edo neskazahar ez-garbi, bularrak eta gorputzaren gehiena ageri dutela, gizonen artean lotsarik gabe ibiltzen diren haiek. Buruaren gainean X jaunak, Damoklesen harako hura baino zorrotzago, ipini didan ezpata.

harako han adb. Han, hango toki hartan. Zoaz harako han dagoen haitz lerdenaren gainera, ea arrain batzuk ekartzen dituzun.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper