Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hara bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hara
1 adb. Toki hartara. Ik. hona; horra. Hara joan zenean. Hara heldu baino lehen. Hara agertzeko. Paristik hara. Hara bertara.
2 (Denborazko testuinguruetan, -tik atzizkiaren eskuinean). Haurrak beti gizon eta emazte izan nahiak dituk adin batetik hara. Ekainaren hamabitik hara, aroa edertuko da emeki.
3 (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkeztuz edo; oso hurbil ez dauden pertsonei edo gauzei dagokie berez, baina hona eta horra-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. hara han; hara hemen; hara hor. Hara erregina. Hara gure herriko mendiak. Hara zenbait adibide. || (-(e)n atzizkia hartzen duen mendeko perpaus baten ezkerrean). Hara non diren mendi maiteak, hara non diren zelaiak (Ik. hara non). Hara zer dioen orduko erabakiak. Hara zergatik. Hara zer ergelkeria! (Ik. a zer)
4 (Zerbait azaltzeko esaten den esaldi bat hastean). Zergatik ez naizen goizean etorri? Hara: (...).
5 interj. Zerbait ikusteak edo gertatzeak eragiten duen harridura adierazteko hitza. Hara!, zu al zinen? Hara!, berdinak dira eta! Hara besteak!

Esaera zaharrak

Eguzkia nora, zapiak hara. Haginean min duenak, mihia hara. Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Urrungo eltzea urrez, hara orduko lurrez.

Aztergaia: hara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hara han, hara hemen, harago, hara hor, harantz-honantz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hara bada, hara-hona, hara-honaka, haraino, hara non, harantz, harat, harat-honaka, hara zer .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hara han, hara hemen, harago, hara hor, harantz-honantz; a ze(r).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hara nondik: 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Nahikoa da hara non azpisarrera. 2- Zalantzazkoa... Ez ote da, bada, gaztelaniaren "¡Mira por dónde!" esapidearen eraginez sortua?

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: harakoan (adlag.) "Harakoan erosiko dugu, bide batez dago denda hori eta". harantzean (adlag.) "Harantzean luzeagoa egiten da bidaia, honantzean baino". hara zelako "Hara zelako asteburu ederra pasatu duten!" || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira. 2- Bizkai euskaraz oso erabiliak dira. 3- hara zer gehitzeko denez, zentzuzkoa da hara zelako azpisarrera ere eranstea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko; eta lantaldeak proposatuetan, isildu egingo da oraingoz hara nondik azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.