Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hanka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hanka
1 iz. Gizakietan, beheko gorputz adarretako bakoitza. Ik. zango. Hankak mozturik eta besoak loturik. Eskuineko hankan zaintiratua dut. Hankak arinak eta burua arinago. Arbolatik erori eta hanka hautsi du. Min hartu du hankan.
2 iz. (Abere eta animalietan). Zaldiaren lau hankak. Eperrak bi hanka ditu. Intsektu guztiek seina hanka dituzte. Atzeko hankekin ostikoka. Hanka altxatu eta pixa egin zuen. Hankak hautsita.
3 iz. Heg. (Gauzetan). Aulkiaren hankak.
4 iz. Heg. Oina. Hanka gaina erre zait olioa jausita.
5 iz. Ipar. Aldaka, mehaka. Zaldiaren hanketan doa. Bi eskuak bi hanketara emanik.
6 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko edo norbaitek nonbaitetik lasterka ihes egitean erabiltzen den hitza. Ik. hanka hemendik; alde2 14. Orduan, "hanka, mutilak!" esanda, mendian gora arineketan abiatu ziren; bizkor-bizkorrak ziran lez, ezin izan zieten eskurik ezarri.

Aztergaia: hanka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Heg. 'oina, zangoa'. 2 Ipar. 'aldaka, mehaka' / AS: hanka-arin, hanka egin, hanka-hutsik, hanka(-)hezur, hanka(-)joko, hanka-luze, hanka-motz, hanka-oker, hanka(-)zain, hankaz gora.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hanka-hots, hanka-puntetan, hanka sartu, hanka-sartze .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hanka-arin, hanka egin, hanka-hezur, hanka-joko, hanka-luze, hanka-motz, hanka-oker, hanka hutsik, hanka-zain, hankaz gora

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Heg. oina, zangoa; 2 Ipar. aldaka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "zer da; 'cadera' ala 'pierna'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Idazkera aldatu: hankarin edo hanka-arin, hankaluze edo hanka-luze, hankamotz edo hanka-motz, hankoker edo hanka-oker || 1- Hiztegian buruhandi (edo buru-handi) dago. 2- Halako hitz konposatuek (izena + izenondoa) badute batera idatziak izateko lexikalizazio-maila nahikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Ohargileak eskatu bezala aipatuko dira bigarrena eta hirugarrena («hanka-luze edo hankaluze», «hanka-motz edo hankamotz»), baina ez beste biak, bokal-elkarketetako legeak hobeto argitu arte; bi haiei, gainera, sarrera berri bana dagokie hiztegian: «hankaluze edo hanka-luze izond.», «hankamotz edo hanka-motz izond.».

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.