Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza handi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

handi
1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. Anton. txiki. Gela handi batean. Hiri handietan. Harri handi batek babestua. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Hartza haiek uste baino handixeagoa baitzen. Liburuaren zati handi bat. Zatirik handiena. Oso, izugarri handia (Ik. eskerga). Euskaltzaindia bere hiztegi handia prestatzen ari zelarik. Jendetza handia bildu zen. Zuen saria handia izango da zeruetan. Agindu dioten egiteko handia. Urrats handi bat. Nahiz euri handiak izan. Ekaitz handi bat altxatu zen itsasoan. Haize handia egiten zuen. || Harresi handi-handi bat jaso zuen.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. Entzute handiko gizona. Besteren gaitzaz zentzatzea zuhurtzia handia da. Erokeria, itsutasun handia. Hau baino bozkario handiagorik ez dut. Kalte handiak gertatu ziren. Oker handia egingo genioke. Bekatu, huts, hoben handia (Ik. larri1). Beldur, neke, oinaze handiak igaro. Bero handia egin. Euri asko eta hotz handiak direnean. Gose handia zuten. Egarri handi batez. Pisu handiko zama. Zarata handia atereaz. Arrakasta handia izan zuen. Egoera honekin zerikusi handia duen gauza. Elkarren antz handia dute. Erantzukizun handiko eginkizuna. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Alde handia dago bion artean. Neurri handi batean, haiena da merezimendua. || Alfer, lotsagabe handia. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak. || Ez zuen hitza betetzeko gogo handi-handirik.
3 adj. (Bestelako testuinguruetan). Berri handia da hori. Egun handia gaurkoa euskaltzaleentzat. Afari handia prestatu zuen guztientzat. Ez da gauza handirik gertatu, zu kanpoan zinen bitartean. Lan handia eta bikaina egin du. Adin handiko gizona. Bihotz handiko gizona. Hirurehun pezeta handi kostatu zait. Jainko handia!
4 adj. Bere prestutasunagatik-edo, gizartean maila gora duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. Balmes espainol handiak zioenez. Antzinateko gizon handiak. Idazle handia. Printze eta jaun handiak.
5 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena. Gizon handia (Ik. nagusi). Handia egiten zarenean.
6 Gauza nabarmengarria edo harrigarria. (Izen gisa, esaldi hanpatuetan edo harridurazkoetan). Ik. handia(k) egin; handia(k) esan; handia(k) bota. Handia da, gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek!
7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Itsutasunaren handia!

Esaera zaharrak

Barrika hutsak azantza handiena. Beharra, eragile handi. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Buruko handia eta jate urria. Deus ez duena, balu, emaile handi. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen. Handiak handiro. Handiek nahikara, ttipiek ahalara. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Intxaurrak baino hotsak handiago. Ohoin handiak urkarazten ditu ttipiak. Orga txarrago, eta karranka handiago. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito.

Aztergaia: handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Lo antiguo es (h)andi: Andia es sobrenombre medieval corriente. Es también la forma más frecuente y extendida en los textos. Al Sur, no parece que aundi se documente hasta el catecismo de Cegama de 1741 (v. ASJU 1984, 5-62). En los ss. XVIII y XIX se encuentra en Cardaberaz, Lizarraga de Elcano, Echagaray, Aguirre de Asteasu, Beovide, Iturriaga, Arrue..., usado siempre junto al más frecuente andi. No hay ejs. de aundi en vizcaíno hasta Arrese Beitia, Azcue y D. Agirre, que emplean también andi, forma predominante aún en el presente siglo, contrariamente a lo que ocurre en los textos guipuzcoanos, en los que aundi es casi la única forma empleada, a partir de fines del s. XIX. Al Norte, se documenta haundi #mdash#junto a handi#mdash# ya en INav (1677); en el s. XVIII aparece en Urte y CatLan, y posteriormente en autores bajo-navarros como Bordel, Joannateguy, Barbier, J. Etchepare, Oxalde o Xalbador, que lo utilizan junto al más frecuente handi; cf. además la forma hauntu en Chourio, Goyhetche, Lapeyre y Zalduby".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)andi eta eratorriak (handitasun, handikeria, handiki, handietsi...) gehixeago dira 3.627 agerraldirekin; gehienak EB-EgAs dira (2.749 ager.); eta B 315, G 162 eta IEn 401; (h)aundi eta eratorriak (haundiagotu, haundi-mandi, haundikeria, haundikiro...) 3.274 aldiz agertu dira; batez ere G (1.410) eta EB-EgAs (1.460); B 262, IEn 142

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: (h)andi- (1.376); (h)aundi- (1.123); AB38: (h)andi- (141); (h)aundi- (15); AB50: (h)andi- (30); (h)aundi- (86).

Bestelakoak
Forma zaharra da, eta nagusia erabilera zainduetan

zaharra da handi, eta erabilera zainduetan nagusitu(xe)a.

Jatorrizko forma

handi, haundi.

Jatorrizko forma

erostetxe handiak; labe handiak; ozeano, itsasandi; trapezio baten oin(h)arri handien; uranditako arrantza, itsas zabaleko arrantza; zatitzaile komunetako handien.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: handi-mandi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: handi-handika, handi-txiki eta, hala erabakiz gero, handi-aurki .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

haundi bigarren mailan onartzekoa da, "lgart." markarekin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P004]: [falta] (1993-02-07)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.