Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza halako bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

halako
1 adj. Hura bezalakoa, aipatu den gisakoa. (Berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honelako eta horrelako-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. honelako; horrelako. Turkoen eta beste halako jendeen artean ezin dateke egiazko santutasunik. Ez da bera diruaren jabe, baizik dirua da halako gutiziatsu doilorraren jabe. Nola, bada, entzungo ez ditu halako Aita batek honelako seme batek egiten dizkion erreguak? Banekien mami gutxikoa eta erkina izango zela, halako gurasoak zituen eta. || (Izenordain gisa). Ez dut inoiz halakorik ikusi. Ez nuen uste halakoa zinela. Modu honetan edo beste halako batean. Halako asko badugu frantsesez; ez, ordea, euskaraz.
2 (nolako, zelako edo halako-rekin korrelazioan). Nolakoa bizitza, halakoa akabaila.
3 (Gehiago zehazten ez den zerbait aipatzeko; dagokion izen sintagma mugagabean nahiz mugatuan). Honelako egunetan, Jauna, eta honelako lekutan halako bekatu egin nuen, honelako egun eta honelako bazterrean halako bekatu. Nik honelako edo halako bizimodu hartu banu, izango nintzen ona. Honelako edo halako premietarako.
4 (Bestela zehazteko gaitz dena mugatuz). Beti uste izan da badela halako gogaidetasun bat liburu baten autorearen eta hitzaurre-egilearen artean. Bere mintzaerari halako gordin antza aurkitzen zaio, osoro heldu ez den fruituarena. Bere lan guztietan nabari da halako euskal giroa. Ederra da benetan; badu halako bere gisako bihotz-isuri samurra.
5 (Zehaztu gabeko pertsona bat izendatzeko, mugagabean). Ik. urlia. Zenbatetan ez duzu aditu "honelako hil da ezpata kolpe batez, halako ito da, beste batek eroririk hautsi du burua"? Luisa, halakok zuretzat eskumuinak eman dizkit. Honelakok eta halakok diotenez.
6 (Pertsonez mintzatuz, izenordain gisa). Hala, amodioa duena gai da guztietako; halakoak egiten du, eta obretan ateratzen, mila gauza. Anitz baita Euskal Herrian euskaraz soilik irakurtzen dakienik, halatan egin ditut halakoentzat euskaraz deboziozko otoitz batzuk. Horra zer den emakume eroa eta halakoaren azken gogoa.
7 (Ondoriozko perpaus baten aurretik, non-ekin edo kideko konjuntzio batekin korrelazioan). Halako limosnak egiten zituen, non askotan fraide lagunek esaten baitzioten urrunegi zihoala.
8 (Zenbaki bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz eskuinean, zenbakiari balio biderkatzailea ematen diola). Neure onen erdiak ematen dizkiet behartsuei; eta baldin inori bidegabeki kendu badiot, itzultzen diot halako lau. Mendibururen euskal idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain. || Haien uztarriek, nik eraginda, lehen halako bi lan eginen dute. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka.
9 adj. Alaena. (Dagokion izenondoaren eskuinean jartzen da). Lotsagabea halakoa! Berritsuok halakook! Lapiko halako hori!
10 Hain. Ez zuen halako adore handirik ere. Egia da inguruko baserritarrek ez zietela haren euskal saioei halako harrera ona egiten.

Esaera zaharrak

Dupa nolako, arnoa halako. Halako ezteietan, halako zopak. Halako urte, halako eltze. Haria nolako, harila halako. Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba. Nolako egurra, halako sua. Nolako elizalde, halako abade. Nolako izari, halako sari. Nolako lekua, halako kobrua. Nolako nagusia, halako pagua. Nolako sakea, halako errefera. Nolako zura, halako ezpala. Pika nolako, umea halako. Zelako jabea, halako tresna.

Aztergaia: halako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: halako batean, halako bat egin: hitz eder horiek aditzeak halako bat egiten digu, halako eran... non, halako gisan... non, halako moldez... non.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: halako batez, halako gisaz... non, halakoren batean .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

halako bat egin ("hitz eder horiek aditzeak halako bat egiten digu"), halako batean, halako eran... non, halako gisan... non, halako moldez... non.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adibideetan jarri Halako handia ere, ezta?" (2006-07-06)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  halako batean: 1- Idazkera aldatu: halako bate(a)n. || 1- Euskara batuz "batean" eta "baten" onartuta daude, biak.

 - [E210]:  halakoren batean: 1- Idazkera aldatu: halakoren bate(a)n. 2- Definizioaren idazkera ere aldatu: 'halako bate(a)n'. || 1- Euskara batuz "batean" eta "baten" onartuta daude, biak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Ohargileak proposatu bezala eskainiko dira azpisarrera bien formak (baina definitzailea ukitu gabe, aukeran dauden formetako bat erabiltzen baita azalpenetan eta adibideetan): «halako batean edo halako baten» eta «halakoren batean edo halakoren baten Batez ere Bizk. 'halako batean'»

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.