Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hala izan bedi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hala izan bedi
Esaten edo eskatzen dena betetzeko desira adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. halabiz; hala izan dadila. Euskaldunengatik ere egiten dut topa, zuen herriak betiko bakea eta oparotasuna izan dezan!, hala izan bedi! Ez iezaguzu utz tentazioan erortzen, ezpada gaitzetik gorde gaitzazu; hala izan bedi.

Aztergaia: hala izan bedi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HALA BEDI Así sea. v. halabiz. Ta guziok otoitz bat zuzendu dezaiogun Iñaki Deun, euskaldunen Zaindariari: Euskalerriak iraun dezala, kristau ta euskaldun, mendeen eta gizaldien ondarreraño! Ala bedi. Ldi IL 141. Apokalipsiren azken-itzekin bukatuko yunagu: Gauza auetaz aitor egiten dunak, au dio: Bai, berela nator. Ala bedi. Zatoz Iesus Iauna. Or QA 12. Biar eguraldi ona, eiki. Ala bedi! Txill Let 33. --Oker ago ortan --Don Kijotek esan--, bidagurutzeotan ordu-pare bat igarotzeko, arma-gizonak ikusiko dizkiagu, Angelika Ederra askatzera Abrakaren aurka etorri ziranak baiño ugariago. --Ala bedi ber-bertatikan --Santxok esan--, eta Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea. Berron Kijote 118. Eskatu dezaiogun uste orrekin danok, ta ez zaigu damutuko iñortxori ere. Ala bedi. BAyerbe 170 (Hala izan bedi). Utzi ez dizaguzu tentazioan erortzen; ezpada gaitzetik gorde gaitzatzu. Ala izan bedi. Lard 383.

hala bedi 53: Aizu 3 (“Unicefeko nazioarteko ur programez arduratzen den Sanjay Wijesekerak esan duen moduan, “haur, emakume eta gizon guztiek edateko ura lortzeko sarbideak eta saneamendu azpiegiturak lortu arte, munduak ez luke atsedenik hartu behar, giza eskubidea delako”. Hala bedi!”), ElCorreo (“Debekuak lortu ez duena arautzeak ekar lezake. Hala bedi”), Deia 4 (“Hala bedi, hori desio dut bihotzez eta benetan. Ziur onerako dela”), Elhuyar 2 (“Antropozenoa, unitate geologikoa baino gehiago, gizartearentzako oharpen bat izatea espero du. Hala bedi”), Berria 13 (“Ohitura aldaketa horrek asko erraztuko lituzke harremanak eta zenbait arazoren konponbideak. Hala bedi”), EiTB 6 (“Puaj, txerritxoak! Baina hala bedi! Aktorehandienek erronka zailenei aurre eginezlortu zuten arrakasta!”), Jakin 3 (“Ba, hala bada hala bedi, baina nik susmoa dut kapitalismoa baino zerbait sakonagoa dela behea jo duena”), Karmel 3 (“Hala bada, hala bedi urte luzetan!”), Argia 10 (“Hala bedi, neroni ere poztuko nintzateke hala balitz, baina ez dadila izan maiteminduaren poztasun txepela; batez ere, ez dadila izan norbere buruarekin maitemindua dagoenaren poztasun ezin txepelagoa”), DiarioVasco 8 (“Denok gara, alde alde, Pernando; eta hala bada, hala bedi. Bestela, datorrela konpontzailea, konpon ahal baledi”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hala bedi : Elizen arteko Biblia 6 (“Joiadaren seme Benaiasek erantzun zion: - Hala bedi! Hala nahi izan dezala Jaunak, gure erregearen Jainkoak!”), Asisko Frantzizko 5 (“Baina ez dago Jauna egoki goresterik, bere esku eta esanera biziz baizik: Bai, hala bedi”), Agustin Otsoa 2 (“Lehenago ezin bada, hala bedi”), Karlos Zabala (“Hala bedi, Mikel Strogoff”), Unai Iturriaga 2, Filosofia apaingelan (“Dolmancé: Hala bedi, baina azalpenak eman ahal izateko, ume eder honi lizunkeriaren lehen ikasgaiak erakutsi ahal izateko, beharrezkoa da zu, andere, komeni den guztirako prest egotea”), Oskar Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da hala izan bedi forman eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da forma hori dela egokia adierazteko. Definitzaile gisa halabiz arautua jar liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hala sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.