Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza haizeak jo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

haizeak jo
1 ad.-lok. Haizea ibili. (nor osagarririk gabe). Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.
2 ad.-lok. Aipatzen den gertakariak edo kidekoak norbaitengan eragiten duela adierazteko erabiltzen den esapidea. (haize mugatzen duen determinatzaile edo izen batekin). Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Ez egin kasurik, hego haizeak jota etorri dira bi hauek. Orain ere zoro haizeak jota ala? Liberalismoaren haizeak jo du eta astindu mendebaldeko lurraldea.
Loturak

Aztergaia: haizeak jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZEAK JO (Lar). Pegar el viento, soplar el viento. "Orear, dar, sacudir el viento en alguna cosa, aizatu, aizeak jo" Lar. v. HAIZEA IBILI. Itsasoan dabiltzanak [...], kontrako haizeak ioagatik, eztira bereala errendatzen. Ax 462 (V 300). Abere eriak egon bear du aizeak jotzen ez duen tokian. It Dial 77. Izan ere, ostoak dabiltzanean aizeak nunbaitetik jotzen du. Etxde JJ 135. Hauen ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurreko lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei agintzen, ez lehorrera, ez itsasora, ez inongo zuhaitzetara, jo ez zezaten. IBe Apoc 7, 1. Nola ni zalantzan nengoan, aizeak jotzen duan aldera balantz egin nuan. JAzpiroz 158 Zehar-aizeak jotzean elur-malutak [...] ziruditen. Etxde JJ 259. Ez dakit ze aixek jota, baina, itsututa legez geratu oidira kristinaubak ezkontzia egiten danian. fB Ic III 357. Nola buruko aizeak jo zidan irurogei urterekin, eta asi nintzan korrika. Albeniz 264

adib: jo 2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Ekaitzak jotzen zuenean. // haize 3 iz. (Esapideetan). Lau haizeetara barreiatu. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko

haizeak jo 78: Consumer, HABE, Berria 18, EiTB 45, Karmel, Argia 7, Laneki, Erlea 2, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizeak jo 64: Berria 9, Elizen arteko Biblia 11, Agustin Otsoa 5, Felipe Juaristi 3, Juan Kruz Igerabide 3, Joseba Sarrionandia 3, Xanti Iruretagoiena 2, Pello Zabala 2, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Koro Navarro…

LB: “Neska! Zer haizek jo din? Lukasekin hitz egin dun?” (Goenkale), “Gizon miserablea! Haize arrosaren hogeita hamabi puntuetatik zer haizek joko ote du zure aldera, gainerako lagun hurkoen aldera haizematen duen bezala, o Jainkoa!” (Elkar); EPG: “Baina apaiz haiek ez dakit zer haizek jo zituen; hasi ziren esaten partida bukatuta otoitz egin behar genuela Jesukristori eskerrak emateko futbolean aritzeko aukera eman zigulako” (Pello Lizarralde), “Zein haizek jo hau orain, deabrukumea?” (Patxi Zubizarreta); ETC: “Ez dakit zer haizek jo dizun orain -esan zuen Eduardek.” (Gerardo Markuleta), “Beti pentsatu izan du horrela edo zer haizek jo dio?” (Aritz Gorrotxategi), “Ez dakit gaur zein zoro-haizek joko zuen” (Arantxa Iturbe).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: haize 4 (hed./jo, eman, astindu aditzekin) venada, racha ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko: no sé que venada le ha dado para que diga esas cosas; Adorez: ez dakit zer haizek jo duen: no sé qué (mosca) viento le ha picado; Labayru: 0.

Bestelakoak

haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean. haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazio bat da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea jasotzekoa da lehendik sortua dagoen haizeak jo azpisarreran; baina beste adiera bat gehitu behar zaio azpisarrerari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa haizeak jo azpisarreraren adiera berrian.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.