1 emaitza haize leku bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-06-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: HAIZE-LEKU (V, G, AN-larr, L). Ref.: A y Elexp Berg (aizeleku); Asp Leiz 332; Etxba Eib (aixe-leku). (Lugar) batido por los vientos. "(V, G, L) hondonada en que se arremolina la nieve" A. "Lugar castigado por los vientos" Asp Leiz 332. "Punto batido por los vientos. Izua, aixe-leku aundixa, Izua, lugar de mucho viento" Etxba Eib. "Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña" Elexp Berg. Cf. Izt C 58: "Aizeleku esaten zaion mendian". Teilatuak ja ustelduak dituzte eta dena itaxur eginak; [...] sukalde gelak zirrituen gatik aize-leku merexi bailuke izena. Herr 24-12-1959 (ap. DRA). Toki garbia bada ta aize-lekua ez, urteko landarea ona dezu. Munita 60. Aize-lekuan aurkitzen den arbola batek zapaldu ederra artzea, ziñez ezta arritzekoa. Vill Jaink 120. Haize lekua balinbazen urrietako hego basa batzuetan, hobe zen harri bat edo bigaren pean segurtatzea espala haizearen gatik. Larre ArtzainE 60
adib: haize 1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Toki garbia bada eta haize lekua ez, urteko landarea ona duzu.
haize(-)leku 4: Consumer (Ez da komeni haize lekua izatea, eta, beharrezko bada, baratzea babestu (sareak jar ditzakegu, babes hesiak...)), Berria 2 (Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa), DiarioVasco (Ez zen urte asko San Sebastian baselizari teilatua egin zitzaiola, hala ere, dagoen tokia oso haize lekua izanik eta beste arazo batzuk medio, erremediorik gabe teilatua berritu beharrean zegoen).
haize(-)leku 3: Herria 2 (Gainerat plazer osoarekin ikusi dugu gure Eliza ederra betiko itxura ospetsuaz dela jabetu; gapirio azpia ez dugu haize leku hastioa izanen), Monika Etxebarria (Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko espaloi luzeekin).
Gaztelaniazko zonas expuestas esapidearen ordain gisa proposa daiteke, haizegune arautuarekin batera. Azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.