Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=haizatu sarrera bakarrean aurkitu da.

haizatu, haiza, haizatzen

1 du ad. Uxatu, aienatu. Eguzkiak lainoak haizatzen dituen bezala. Abrahamek hegaztiak haizatu zituen. Euskal Herrian etxeetarik haizatua ikusten dugu euskara.

2 du ad. Zerbait airera bota, bereziki garia eta antzeko laboreak, lastoa eta alea bereizteko. Santuak, lastoa haizatu, eta lasto hutsetik gari asko atera zuen. Garagarra larrainean haizatu. Errautsa haizatu.

3 da/du ad. Haizez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen du. Sabela haizatu zitzaion. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion hesteak astoari.

4 da/du ad. Harrotu, hantustez bete. Txaloek haizatu egin zaituzte.

5 du ad. Zirikatu. Ik. xaxatu. Txakurra behin eta berriro haizatu.

6 da ad. Airean dagoenaz mintzatuz, trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. || Irud. Gogoan zerabilen guztia haizatuko da eta galduko.

7 du ad. Egurastu, haizetan ezarri.

8 (Era burutua izenondo gisa). Maskuri haizatua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper