Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hainbateko 4 sarreratan aurkitu da.

hainbateko

iz. Kidekoa. Dios te salve esaten da Ave-ren hainbatekotzat.

behar izan, behar izaten, beharko

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez zaitut behar. Ez dut besterik behar. Festarik behar bada, bego Donostia. Behar den arretarekin. Behar ez den orduetan agertzeko. Ekarri zenuen behar zen erremedioa. Zure laguntza behar zuela. Etxeak behar, eta bideak ekarri (esr. zah.).

2 da/du ad. (Osagarritzat beste aditz bat, era burutuan, duela). Bihar ekarri behar du. Bihar etorri behar du. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Argi dago hil behar dugula. Harrian jo behar da gogotik galburua. Ekarri behar zituenak ez ditu ekarri. Nagusiak izan beharko ditugu erakusle. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. Gurekin etorri beharko duzu. Baimena eskatu behar izan dio. Bertan utzi behar izan omen zuen. Egun asko igaro behar izaten dituzte itsasoan. Zuk ni bataiatu behar, eta zu bataio eske niri. || (izan ezabaturik). Hala behar luke. Aukera berdina behar lukete denek. Hala beharko du.

3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak..

4 da ad. (-en atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Badaki zuen Aita Zerukoak gauza horien behar zaretela. Inoren behar ez zirela.

behar adina Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

behar adinako adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

behar beste Bizk. Behar adina.

behar besteko adj. Bizk. Behar adinakoa.

behar bezainbat Behar adina.

behar bezainbateko adj. Behar adinakoa.

behar bezala Behar den (diren, zen...) bezala. Lana behar bezala aztertzeko. Gauzak behar bezala balira, euskaraz egingo zukeen agian bere lantxoa.

behar bezalako adj. Behar den (diren, zen...) bezalakoa. Behar bezalako etekin eta irabazia emateko. Badirudi, ur garbiaren pare behar duela izan, behar bezalako prosak.

behar bidean adb. Lap. eta BNaf. Beharrean, ordez. Mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

behar ez bezala Behar ez den (diren, zen...) bezala. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi du orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz.

behar ez bezalako adj. Behar ez den (diren, zen...) bezalakoa. Behar ez bezalako hitzak.

behar hainbat Behar adina.

behar hainbateko adj. Behar adinakoa.

beharko Beste erremediorik ez dagoela edo beste aukerarik ez dagoela adierazteko hitza. Lanera joan zara? Bai, beharko! (edo Bai, beharko joan!). —Umilduko dira, bai. —Beharko! Orain Oiartzunen, gero Hernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zen apaiza; beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

behar orduan Behar den unean; beharra denean. Ik. behar ordu. Aitzinean aska bat urez betea, behar orduan burdina goritua iraungitzeko. Nornahik bataia dezake behar orduan.

beharrago izan Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz. Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

[Oharra: bigarren adieran, aditz osagarria edozein motatakoa delarik, behar izan-ek aditz laguntzaile iragankorra hartuko du: joan behar dut; hala ere, zenbait euskalkitan, batez ere Iparraldekoetan, laguntzaile iragangaitza har dezake aditz iragangaitzekin: joan behar naiz, ez zara ikaratu behar. Esanahiari dagokionez, batzuetan, etorkizun dena adierazten du besterik gabe, eta ez behartzea edo premia dakarren gertakizuna].

hainbat

1 zenbtz. Hainbeste. Zer naiz ni, bada, zuk nitaz hainbat arta hartzeko? Ez nuen hainbat merezi.

2 zenbtz. Batzuk baino gehiago, asko. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura batez ere pluralean egiten da). Hainbat lagun batu ginen han. Hainbat eta hainbat aldiz errepikatuagatik. Hortik etorri dira hainbat kalte.

3 Ipar. Hain.

hainbatean Hainbestean, ez hain ongi eta ez hain gaizki.

hainbateko 1 adj. Halako tamainakoa. Ik. hainbateko. Hainbateko amodioagatik, nik zer ez dizut zor?

2 adj. (Ezezko esaldietan). Handia, ona, aintzat hartzekoa. Ez da hainbateko kantaria.

hainbat ...-en Batez ere Bizk. Ahalik ...-ena. Hainbat lasterren erabaki. Bekatuak hainbat sarrien aitortuz.

hainbatenaz ...non Horra heldu zaiola abiatzeko tenorea; hainbatenaz lazgarriago, non enperadorea gerla berri bati lotzera baitoa: are lazgarriagoa, kontuan izanik enperadorea gerla berri bati lotzera doala.

hainbatetan Hainbestetan.

hainbatetaraino adb. Hainbeste.

hainbat gaizto(ago) Okerrago. (Atsekabea adierazteko erabiltzen da). Hainbat gaiztoago egiten ez dutenentzat. Hainbat gaizto guretzat, ez badugu sinesten.

hainbat hobe(to) Onespena edo asebetetzea adierazten duen esapidea. (Maiz ironiaz erabiltzen da). Ikusten dut zenbaiten aurpegia arintzen: hainbat hobe!

hainbatik hainbatean Zah. Egoera berean; aukeran, aukeratzen utziz gero. Hainbatik hainbatean, ederrago zaizkio Jainkoari gaztetasuneko obra onak, zahartasunekoak baino.

hainbat izan da ad. Berdin da. Bizkaitar guztientzat hainbat da sartzea edo sartutea.

nahi izan, nahi izaten, nahiko/nahi izango

du ad. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan. Ik. desiratu; gura izan. Zer nahi duk? Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Deabruak ere halako eraginak itxuratu nahi izaten ditu aingeru antzean. Ez da aski nahi izatea. Inorena ez den euskara baturik ez nuke nahi. Nahi eta behar dugun batasun hori. Zuk nahi duzunean. Nahi badu eta nahi ez badu. Nahi bezain laster. || Jainkoak nahi badu. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua eta nahi izan aditzarena bat direnean, aditz hura era burutuan agertzen da). Herodesek hil nahi zaitu. Hori sinetsarazi nahi digutenak. Zer gertatu den jakin nahi nuke. Ez genioke inori biderik itxi nahi. Otoitz egin nahi eta kemenik ez. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua nahi izan aditzaren subjektuaz bestelakoa denean, aditz hark aditz-izenaren forma mugatua edo subjuntiboko laguntzailea hartzen du). Semea pilotaria izan dadin nahi du. Zer nahi duk egin dezadan? Zu joatea nahi dut. Nola nahi duzu ezkutu sakon hori nik azaltzea? Arazo hori bestek aztertzea nahi duelako. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. Ez nuke inola ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala eta guztiz ere, hitanozkoa ez dena.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura-lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

nahi adina Nahi den (diren, zen...) adina. Ik. nahi beste; nahi bezainbat; nahi hainbat. Zaldi gaixoari nahi adina janari eman iezaiozu. Zoazte, nahi adina denborarako. Edan dezagun nahi adina.

nahi adinako adj. Nahi den (diren, zen...) adinakoa. Ez dute nahi adinako indarrik izan.

nahiago izan Gogokoago izan. Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Nahiago zuela gehienen kontra mintzatu, alde baino. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Misterio beltz hori biluztea edo, nahiago baduzue, larrugorrian ipintzea. Baso txikia baino, handia nahiago.

nahi ahala Nahi adina. Nahi ahala ardo edaten dutenak.

nahi ala ez Ipar. Nahitaez. Nahi ala ez, geldituren da biziarekin zorretan.

nahian (Aditz baten era burutuaren eskuinean). Nahi izanez. Gaizki esanak zuzentzen edo zuzendu nahian nabilelako aspaldidanik. Nire lepotik barre egin nahian dabil.

nahi beste Nahi adina. Dirua nahi beste, baina osasuna falta. Hau nire etxea da, eta nahi beste hitz egingo dut hemen.

nahi besteko adj. Nahi adinakoa. Sarak ez zuen nahi besteko erantzunik jaso.

nahi bezainbat Nahi adina. Nahi bezainbat ondasun. Edan ezazu nahi bezainbat.

nahi bezainbateko adj. Nahi adinakoa.

nahi bezala Nahi den (diren, zen...) bezala. Ez baitzizkioten bere lanak nahi bezala argitaratu.

nahi bezalako adj. Nahi den (diren, zen...) bezalakoa. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.

nahien izan Gogokoen izan. Nahien duzun gauza.

nahi eta nahi ez Nahi bada eta nahi ez bada. Ik. nahitaez. Nahi eta nahi ez ikusi behar duzu. Ez dira gainera denak pertsona bereziak nahi eta nahi ez. Ezinbestean eta nahi eta nahi ez gertatzen dira gauza guztiak.

nahi gabe adb. Nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean. Nahita edo nahi gabe hasitako maitasun istorioak. Baina, nahi gabe izan da. Nahi gabe egindako akatsa.

nahi gabeko adj. Nahi izan gabekoa. Nahi gabeko haurdunaldia.

nahi hainbat Nahi adina. Israeldarrek nahi hainbat edan zuten.

nahi hainbateko adj. Nahi adinakoa. Nahi hainbateko poza eman dit.

nahi izate, nahi-izate Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izatea. Nahi izate hutsarekin sorgintzen zituen denak, aise eta zuzen.

nahi izatera Nahi izanez gero. Erraz egin ditzake, nahi izatera.

nahirik Nahian; nahita. Niri fama kendu nahirik alfer-alferrik dabiltza. Jainkoak hala nahirik.

nahiz Nahian, nahirik. Juduak hura hil nahiz zebiltzan.

[Oharra: Iparraldean, aditz osagarria da motakoa denean, da aditza da nahi izan ere: joan nahi zara].

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper