Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza guztien gainetik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

guztien gainetik
adb. Gauza guztien gainetik, batez ere. Ik. oroz gainetik. Guztien gainetik erregutzen dizuet, neure anaia maiteak, juramenturik batere ez dagizuela. Guztien gainetik, geure heriotzako orenean.
Loturak

Aztergaia: guztien gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUZTIEN GAINETIK Sobre todo. "Guzien, guztien gainetik, par-dessus tout, surtout" H. v. OROREN GAINETIK, DENEN GAINETIK. Ararteko on gertha dakigula bethiere bere seme Iauna gana, eta guztien gaiñetik geure heriotzeko orenean. Mat 98. Guztien gañetik izan / Ezak karitatea, / Ezen berthutetan har dik / Eramaren florea. EZ Eliç 120. Baiña baldin konsidera baditzagu Iainkoaren laguntza, ethorkizuneko esperantza [...], eta guztien gainetik ontasunean dabillanari Spiritu Sainduak emaiten dioen indarra. Ax 484 (V 313). Orduan munduko egitekoek, zor-hartzekoek [...], eta guztien gaiñetik eritasunak berak [...], trabu handia ibeniko deratzute. Ib. 201 (V 135). Legeak nork eta nola eginen zituen? Zeini bere zuzena nola [...] begiratuko zitzaioen? [...]. Eta guztien gainetik nola salbatuko ginen? ES 382. Ez xoillki Jaiñkoari, baiñan oraiño kreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osoki ukho egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egitean haren Izen saiñduaren gloria xoillaren amoreak gatik. He Gudu 36. Guzien gañetik galdeiten du atzartasun handi bat bihotzaren iaiduren gañean. Mih 50. Poztu biar gara, Jaungoikuak emoten deutsan zorionagaz, tristetu jazoten jakazan gatxakaz, eta guztijen gañetik nai izan biar dogu, emon deijola Jaungoikuak glorija zeruban. Astar II 23. Guztien gañetik erregututen deutsuet, neure anaje maiteak, juramenturik bapere eztagizuela. Añ GGero 186. Eta guzien gaiñetik, / Amodio propialak / Nola zituen yendeak / Lilluraturik tristeki, / Egiten haiñ hirigarri. Gy 295. Or atzian aitatu ditugun guztion artian, geien eta biarrezkuentzat, alkartasun bat edo kooperatiba sortziaren eragiña zan. Ori, guztien gañetik. Gerrika 148

adib: berro 1 iz. Ipar. Sasi sarria; sasia. Berro guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Berroz berro. Sasitik berrora: txarretik okerragora . Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du (esr. zah.). // gauza 1 iz. Edozein eratako izatea duen zernahi, izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeena. Jainkoa, gauza guztien egilea. Gauza beltz bat ikusi zuen. Gauzak eta gauzen izenak. Gauza ederra da adiskidetasuna. Alegiazko gauza guztiak. Jainkozko gauzetan. Daitekeen gauza da. Gauza bat da aho hizkuntza eta bestea hizkuntza idatzia. Bi gauza dira lo egitea eta atseden hartzea. Beste gauza askoren artean. Gauza guztien gainetik.

guztien gainetik : Aizu (“baina gutzien gainetik, harrijasotzaile”), Deia (“liskarrak izango ditugu bikotearekin, edo familiarekin, eta guztien gainetik, erabakitzeko beharrak egingo digu min”), Elhuyar (“Besteak beste, euskara berreskuratzeko ahaleginetan egindako akatsak aipatzen ditu Uriagerekak artikulu horretan, eta, guztien gainetik, honako hau azpimarratzen du”), Elkar (“Zelai zabalak zeuden bertan; zoologikoa, lakua, jendea nonahi, hara eta hona. Eta guztien gainetik, teleferikoa”), Consumer (“Zaborra murriztu dutenen artean, berriz, honako hiri hauek nabarmendu dira onerako: Valladolid (-% 6,7), Madril (-% 7,5), Valentzia (-% 8,4), Donostia (-% 8,9), Bilbo (-% 9,9) eta, guztien gainetik, Logroño (-% 10,6) eta Alacant (-% 10,7)”), Berria (“Gidari gehienak han ari dira entrenatzen aste hasieratik, eta, guztien gainetik, Lewis Hamilton McLaren etxekoa ari da nabarmentzen”), EiTB (“Ibarretxe plan berrien, erakundeen egituraren erreformaren, zerbitzu publikoen defentsaren, defentsa fiskalaren eta, guztien gainetik, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzearen aurrean”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guztien gainetik : Elizen arteko Biblia (“Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria”), Jose Morales (“Nire ustez, gobernadore militarra harroputza bada eta guztien gainetik dagoela erakusten hasten bada, ez dik ezer lortuko aitoren semeen aldetik”), Pello Zabala (“Baina guztien gainetik jarduten zena "Itxumendiko Joxe" genuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada; aski izan liteke, baina guzti sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa guzti sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.