Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gutxiago izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gutxiago izan
ad.-lok. Maila apalagokoa izan. Ik. gehiago izan. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago. Eurek etxean jokatuko dutela, alde horixe ikusten dut nik, baina kirol arloan ez gara gutxiago.

Aztergaia: gutxiago izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUTXIAGO IZAN Ser menos, ser inferior. Cf. GEHIAGO IZAN. Sinetsten ezpaduzu guziak baino gutiago zarela. SP Imit II 2, 2. Soldaduz eta harmaz gutiago izan arren. ES 113. Apaiz asko txit erraz eskribitzera nere konsejuz egin dira: zu gutxiago etzera. Cb EBO 28s. Gutxiyo danak gaizki ematen du / geiago dana tentatzen. Tx B I 225. Ia Europan nun diran gu baño gitxiago jakintza-zaletasunian. Kk Ab II 106. Eibar-en be, gutxiago ez izatearren edo, amaika badira kaleko bautizu ori artutakoak. SM Zirik 56. Eta ni beti izan naz bestiek baño gitxiago ez izetekue. Gerrika 27. Bere idazlanak beti izan dira gihar, zorrotz eta trinkoak, eta oraingo liburua ez da gutxiago. MIH 333. v. tbn. It Fab 59. Ag G 319. Lab EEguna 102. Vill Jaink 161. Zait Plat 129. Balad 213. Gutiago: Brtc 76. Hb Esk 54. Gitxiago: JJMg BasEsc 173. Bilbao IpuiB 150. Gutxigo: ArgiDL 127. JAIraz Bizia 61

adib: gutxiago 1 Errazago eta neke gutxiagorekin. Hitz gutxiagotan esateko. Gutxiagok uler dezaten. Orain gutxiago idazten du. Ez dik gutxiagoan emango. Gutxiagotan entzun ditugu horrelakoak. Ez zuen gutxiagorik merezi. Arta gutxiagoz antolatuak. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago.

gutxiago izan 1731: Aizu 16 (“Emakume izateagatik gutxiago izatea”), ElCorreo (Etxean, aldiz, askoz gutxiago dira euskaraz aritzen direnak”), Deia (“Donostiak ez baitu Bilbok baino gutxiago izan nahi”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gutxiago izan : Berria (“Denboraldian bere herkideak baino gutxiago da”), Xanti Iruretagoiena (“trebetasunez edo talentuz gutxiago zirelako”), Asisko Frantzizko (“aberastasunean bere hirikidea baino gutxiago bazen, gehiago zen eskuzabaltasunean”), Joseba Urteaga (“Barnetegian ezin zuten esan ni besteak baino gutxiago nintzenik, nik lur-jabeen eta botikariaren alabek adina nuen”), Iñaki Iñurrieta (“gutxiago baitzen indarrez”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa gehiago izan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gutxiago sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.