Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gustu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gustu
1 iz. Atsegina. Gustu handiz egingo du. Jan-edanean du bere poz eta gustu guztia.
2 iz. Nahia, zaletasuna. Mundurako gustua galdu zuen.
3 iz. Zaporea. Gustu bitxiko fruitua. Erre gustua. Gustu hobea hartzen auzoko saldari.
4 iz. Edertasuna sumatzeko gaitasuna. Gustu ona du jantziak aukeratzen. Nork bere gustua du.

Aztergaia: gustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

eratorriak-eta barne hartuz, hona OEHko datuak laburturik: gostu : 123 ager. (G 1, IE 119, EB 3); gusto : 564 ager. (B 146, G 386, IE 21, EB 10); gustu : 172 ager. (B 56, G 5, IE-ZuAm 111); horietan, gostuko : 10 ager. (L-BN); gustoko : 49 ager. (B 12, G 36, EB 1); gustuko : 13 ager. (B 2, IE 10, EB 1); gostura(t) : 5 ager. (L-BN); gustora : 81 ager. (B 13, G 65, IE 1, EB 2); gustura : 5 ager. (B 3, G 1, BN 1); desgostu : ager. 1 (L); desgusto : 2 ager. (G); desgustu : 18 ager. (G 4, IE 14); disgusto : 5 ager. (G); disgustu : 10 ager. (B 5, G 4, IE 1); eta EEBSkoak: gostu : 25 ager. (IE 22, EB 3); gusto : 230 ager. (B 7, G 21, IE 2, EB 139, EgAs 62); gustu : 50 ager. (B 2, G 1, IE 13, EB 34); horien artean, gostuko 8, gostura 1, gustoko 59, gustora 100, gustuko 14, gustura 2

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gustuko, gustura.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

Euskaltzaindiaren lehendiko proposamena berretsi da, nahiz HMan -o amaitua erabiliagoa den (bereziki -ko eta -ra atzizkiekin)

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gustuan, gustu eman, gustu hartu, gustu izan, gustuz .

Informazio osagarria
Zerrendako formak eraginda, hitz oinarria erantsi da

disgustu ere jasoko da bere lekuan

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Alferrikako izango bada ere horra hor erreflexiorako puntu bat: OEHko datuak laburturik: gostu: 123. ager.; gusto: 564 ager.; gustu 172 ager.; eta EEBSkoak: gostu: 25. ager.; gusto: 230 ager.; gustu 50 ager. Zertarako egiten dira horrelako azterketak? Beste zenbait kasutan behin eta berriro errepikatzen denean OEHri begiratu behar zaiola, zer egiten da hitz honekin? Gauzak arrazoitzeko eskatzen zaigunez, non daude gustu aukeratzeko arrazoiak? Norbaitek gustokoa duelako ote? Edo axaleko itxura-aldaketarako gustoa hor ere sartu delako? (1995-07-10)

 - [K201]: "gustu, gustuko, gustura: Oso bitxiak dira nire belarriarentzat. gusto, gustora, gustoko hartuko nituzke nik (Sarasolari ere entzuna diot aldatzekoa zela Hauta-Lanerakoaren hurrengo argitaldirako...). Eta hauekin batera disgusto noski bere lekuan" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko: gustuko: nire, zure, gure gustukoa: hauxe duzu fandangoa nire gustukoa, zuen gustuko automobila, moduko adibideekin.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Gustu/gusto bikoteaz ere erabakia hartu beharra aurkezten zaio Euskaltzaindiari. Hau ere botoetara eraman da, zenbait arrazoi entzun ondoren. Gustu formaren alde agertu dira 18 boto. Forma hau onartu da, hortaz. Bestalde, gustuko azpisarreraren ondoan, gustura ere sartuko da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko dira lehen itzulian arautua eta lantaldeak proposatuak; adibideez hornitzea, berriz, H1.1 lantaldeak egingo du.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.