Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=grina 2 sarreratan aurkitu da.

grina1

1 iz. Arimaren joera bizia, gogoa asaldatzen duena. Ik. lera2. Borrokarako grinak eragina. Neure burua edertzeko grinari amore eman gabe. Emakumeenganako grina. Elizarako grina handia duelako. Sorterriaganako grina epeldu. Grina gaizto edo txarrak menderatzen. Grinak eskatzen ziona egiten. Maitasuna arima barruan agertzen den gertakaria edo grina da. Haragikeriako grinak itsutua.

2 iz. Ipar. Arta, ardura; kezka. Laxoki, batere grinarik gabe bizi direnak. Bakerik gabe, barnea grinaz betea. Emaztea har dezana handitarik, ez date etxean grina gabetarik (esr. zah.).

grinan (egon, bizi eta kideko aditzekin). Ipar. Arduratua, kezkatua. Geroztik hona grinan bizi naiz.

grina2

iz. Bizk. Zurda. Ik. kima2.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper