Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gradu sarrera bakarrean aurkitu da.

gradu

1 iz. Sistema hirurogeitarrean angelu zuzenaren 90ena. Ehun eta laurogei graduko angelua.

2 iz. Neurri eskala bat banatzen den zatietako bakoitza. 25 graduko tenperatura. 90 graduko alkohola. Bi gradu inguruko lurrikara Mercalli eskalan.

3 iz. Maila. Nor bere graduaren arabera jarririk. Izanen ditu bertute guztiak gradurik gorenean.

4 iz. Hezkuntza sailkatzen den maila jakin batzuk bukatzean lortzen den titulua. Doktore gradua. Unibertsitateko gradu aretoa. Gradu titulua lortzeko proiektua.

Celsius gradu Celsius eskalako unitatea, uraren izozte eta irakite puntuen arteko aldearen ehunen bati dagokiona, kelvinaren balio berekoa dena (°C). Ik. gradu zentigradu. Tenperatura Celsius gradu bat baino gutxiago jaitsi zen.

Fahrenheit gradu Fahrenheit eskalako unitatea (°F). Celsius gradua Fahrenheit graduaren 5/9 da.

gradu ehundar Mat. Angeluak neurtzeko unitatea, angelu zuzenaren ehunenaren baliokidea dena. Angelu zuzena 90 gradu hirurogeitar edo 100 gradu ehundar dituen angelua da.

gradu hirurogeitar Mat. Angeluak neurtzeko unitatea, angelu zuzenaren laurogeita hamarrenaren baliokidea dena. Angelu zuzena 90 gradu hirurogeitar edo 100 gradu ehundar dituen angelua da.

gradu zentigradu Celsius gradua. Aurten uraren tenperatura 30 gradu zentigradukoa izan da Peruko eta Ekuadorreko kostaldean.

Réaumur gradu Réaumur eskalako unitatea (°R).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper