Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gorabehera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gorabehera
1 iz. Batez ere pl. Goranzko eta beheranzko, alde baterako eta besterako aldaketa, aldea. Ik. goiti-beheiti 3. Baditu itsasoak bere gorabeherak eta aldaketak. Alearen balioak gorabehera handiak dituelako. Munduko aldarte eta gorabeherak. Azken hogeita hamar urte hauetan gorabehera gaitzak ikusi dituzte gauzek. Gizaki batetik bestera ez dago gorabehera handirik. Egitekoaren gorabehera guztiak. Gorabehera handiak izan dituzte.
2 iz. Batez ere pl. Kontua, arazoa; gertaera. Bideko gorabeherak. Mila gorabehera eta arrisku igarota. Eleberriko gainerako gorabeherak laburkiro konta daitezke. Mundu honetako gorabehera guztiak.
3 iz. Zerbaiten alderik funtsezkoena edo garrantzizkoena; garrantzia. Honetan datza auziaren gorabehera guztia. Gorabehera handiko arazoa.
4 postpos. Dagokion izen sintagmak adierazten duena kontuan hartu gabe edo kontuan harturik ere. (Izen sintagma baten eskuinean). Ik. despit 2. Eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute. Giputzak malguagoak dira, zenbait haserrealdi gorabehera. Berdinak dira, hitz gutxi gorabehera. Ni gorabehera, egingo dute. Bada aldea, nik esaten dudana gorabehera, bi argitaraldien artean.
5 postpos. Gora edo behera, gehiago edo gutxiago. (Izen sintagma baten eskuinean). Ik. goiti-beheiti 2. Eta halatan hitz guztietan ageri da, apur bat gorabehera, batean gehiago, bestean gutxiago, nondik duten beren etorkia. Hori, Donostian, 1930ean, zenbait urte gorabehera, gertatu zen.

Aztergaia: gorabehera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute; gorabehera handiak izan dituzte. / AS: gutxi gorabehera.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriatan banatzea komeni da arauak emanak dituen adibideak; eta baita adierak argitzea ere (cf. supra "fluktuazio* e. gorabehera ").

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gutxi gorabehera

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hemen, nik uste, grafia bikoitza behar da, eta, oker ez banago, horixe zen Anaitasunak bultzatu zuena: 1) izena: hor gorabehera handiak izan dira; 2) adb.: zuk diozuna gora behera, hemendik alde egingo dut" (1995-06-16)

 - [E301]: gora-behera [da nire ustez hobesteko grafia, eta gutxi gora-behera] (1995-04-18)

 - [A106]: "Hitz honetan bi idazkera bereizi beharko lirateke: gorabehera , izena denean (Adib.: "Gorabera handiak izan dira lantegi horretan"); gora-behera , antzekoak diren gutxi-asko, goiti-beheti, han-hor-hemen, aitzin-gibel... horien moduan (Adib.: "Eragozpen horiek gora-behera [gora edo behera, egon edo ez egon, aipatu edo ez aipatu...] aurrera egitea erabaki dute") [ik. gutxi gora-behera]" (1995-04-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Gorabehera hitza ere eztabaidarako utzia izan zen. Batetik, marraren erabileraz Euskaltzaindiak emana duen araua hartu beharko litzateke kontuan. Baina hitz hori izendua dagoenez eta hala erabiltzen denez, marrarik gabe eta baturik idaztearen aldeko agertu da zenbait. Hala onartu da. Gutxi gorabehera eztabaidatu da ondoren. P. Goenagak hiru osagaiak parekotzat ikusten ditu eta dena hitz bakarrean idaztea proposatzen. Botoetara jo da eta gutxi gorabehera idazkerak irabazi du: 13 boto izan ditu proposamen honek. Beraz, forma hori erabaki da. Bestalde, gorabehera hitzaren bi erabilerak argitzeko adibide bana ematea erabaki da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.