Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=goien sarrera bakarrean aurkitu da.

goien

1 adj. Garaiena. Gogora ekar ahal daitekeen gauzarik goien eta miragarriena. Bertuterik goiena. Maila goienean. || (Dagokion izenaren ezkerrean). Ik. goren. Goien gradura. Goien mailan.

2 iz. Zerbaiten goiko aldea edo ertza, zerbaiten alde edo gune garaiena. Anton. barren. Urtearen goienetik barrenera. Han duk gure fede santuaren goiena. Zeruaren goienera. Apaiz birekin egin genuen topo hortxe, soro goienean.

3 iz. Esne gaina. Ik. gain2.

goiena jo Goia jo. Ik. gailurra jo 2. Ez ote du joko laster goiena gure hizkuntzak?

goieneko adj. Goiena. Printzesa goieneko horiek. Bertute guztiak eduki zituen goieneko mailan.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper